Azkoitia - Mandubia - Ormaiztegi - Zumarraga - Azkoitia

Goizean goiz eguraldia haserre xamar zegoela zirudien. Hala eta guztiz ere 10:30aldean eguraldi txukun xamar jartzen asi da eguzkia agertu den arte. Bizikleta hartu eta badaezpada ondo jantzita errepidera abiatu naiz. Hasiera batean Nuarbera joan ondoren Errexil aldera eta azkenik etxera joateko asmoz abiatu naiz, baina gauzak aldatu egin dira. 

Nuarbera iristen ari nintzela Mandubiraiño joatea otu zait. Azkena beran izan nitzela 14 bat urte izango nituen eta egia esan ez nuen bidea gogoratzen. Pedalkadak eman ala eguraldia hobetzen joan da eta soinean neramatzan erropa batzuk kendu behar izan ditut. Mandubira iritsi eta ibilbide berriak ezagutzeko asmoz Ormaiztegira jetsi naiz eta ondoren Zumarragaraino bide zaharretik. Azkenik Azkoitira iritsi naiz!

Azkenean bidean erabakitzen joan naiz zer nolako buelta egin eta egia esan horrelakoak izaten dira onenak! Guztira 52 Km egin ditut 2h04' ko denbora eginez. Belauneko molestiak ia desagertuta ditut dagoeneko eta hurrengo astea nolakoa joaten den arabera Eibarreko Duatloia egingo dut.

Ibilbideari buruzko informazio apur bat:

Nuarbetik irtenda Mandubirako bideak 10,5 km ditu. Guztira 396 metro igotzen dira. Bataz besteko ibilbidearen portzentaia %3,8koa da.

0-4%  4-7%

Amorebieta-Etxanoko Duatloia

Zer: Duatloia
Distantziak: 9,8 - 35 - 4,8
Non: Amorebieta-Etxano
Noiz: Maiatzak 1 , 11:00
Antolatzailea: Extrem Zornotza


INFORMAZIO GEHIAGO
www.extremzornotza.com


Bestalde alor pertsonalean, 24 egun korrika egin gabe egon ondoren gaur 6 kilometro egin ditut. Egia esan espero enituen sentsazio onak izan dittut ibilbide guztian zehar. Hala eta guztiz ere molesti txiki hori kentzeko asmoz Fisioterapia zentrura bueltaxka bat egitea ez zait geixki etorriko. Hurrengo astean Eibarreko Duatloian izango naizen? Nor jakin!




Azkoitia - Zumarraga

Dagoeneko 22 egun pasa dira belauneko lesio izan nuenetik. Oraindik ez zait sendatu! Ala eta guztiz ere belauna ongi somatu izan dudan bakoitzen bizikletan ibiltzera joan naiz. Korrikan, guztiz sendatuta dudala guztiz ziurtatuta izan arte enaiz atrebitzen.


Gaurko honetan, Aste Santu guztietan ezer egin gabe egon ondoren 30 kilometroko bizikleta bueltaxka bat egin dut Zumarragara ordubete inguruan. Nahiz eta ez zuen eguzkirik egiten tenperatura bikaina zen bizikletan ibiltzeko. Lasai antzera hasi naiz, Aizpurutxon gizon bat pasatu dut eta erroberara jarri zait. Orduan nire lehiakortasuna azaleratu zait eta erritmoa bizkortu behar izan dut gizona atzean usteko, baina ez nuen nahi gehiegi fortzatzea eta ia Zumarragararte atzean izan dut.

Ea ba bihar belauna nola "esnatzen" zaidan....


Azkoitia - Getaria - Elgoibar - Azkoitia

Gaurko honetan kableak elkar-trabatu egin zaizkidala garbi dago. Bi aste hauetan belauneko lesioak ez dit utzi entrenatzen, nahiz eta 30 minutu bizikletan eta 1,5 egin korrika belauna probatzeko. Atzotik buruan nuen gaur bizikletan buelta luzea egin behar nuela lesioa amaititzat emateko. Helburua Zumaira joan,  kostaldetik Debara, ondoren Elgoibarrera eta azkenik Azkarate zaharretik berriz ere Azkoitira etortzekoa zen. Nahiz eta nahiko astokeria izan bi astetan ezer egin gabe egoteko azkenean gehiago egin dut!

Goizeko 10ak aldera bada-ezpada ondo jantzi eta Zumaiarantz abiatu naiz. Giroa hobetzen zijoan eta hasierako hotzetik, epeltasunera gerturatu zaigu tenperatura Lorentzo jaunaren laguntzaz. Aspaldian perretxikoak bezala errepidera irteten diren hainbat eta hainbat jende zebilen bizikletan. Zumaiara iritsi eta zegoen eguraldiaz aprobetxatzeko asmotan Getariara inguratu naiz. Oso giro polita zegoen... Surflariak itsasoaren maila pixkat igo eta surfeatzen asteko gogoz zai, errepide bazterrean jende korrika, beste batzuk arrantzoan eta bizikleta zale mordo bat!

Getariara iristear nengoela Getariko Arratoira igotzea pasatu zait buruetik eta pentsatzeko denbora eman gabe hor nintzen maldan gora. Gorantzko bidean isasontzi txiki ugari zegoen itsasoan eta hoien artean buzeatzaile talde bat. Gora iritsi 10 bat minutu egon paisaiaz gozatzen eta buelta hartu dut.


Hasiera baten Azkoitira bueltatzea pentsatu dut, baina Narrondo pasa eta Azkoitirako kruzean nahi gabe Itziar aldera abiatu naiz. Bidean badaezpada  buelta hartu behar nuela pasa zait burutik lesioaren beldurrez nintzen eta, baina azkenean Itziarrera iritsi naiz, hortik Debara eta Debatik Elgoibarrera. Elgoibarren iritsi da eguneko atalik gogorrena, Azkarate! Hankak nekatuta zeuden aktibitate eza eta behin ere egin gabeko distantzia medio. Azkaraten gora bide baztarreko karakolak momentu batzuetan ni baina azkarrago zijoazelaren sentsazioa eduki dut, baina azkenean iritsi naiz Azkoitira.


Azkenean 75 kilometroko ibilbidea osatu dut 3h03'00'' deborarekin.

Hona hemen gaurko ibilbidearen altueraren nondik norakoa:


Hemen argazki batzuk:



BENETAN GOIZ PASA ZORAGARRIA!

Zarauzko XI. Garagardo Festa ( Aste Santutan)



Euskal Herrian ezagun dira hainbat eta hainbat herritako Aste Santutako ospakizunak: Segura, Balmaseda, Hondarribia,… era tradizionalean eta ohitura kristauen inguruan antolatutako egunak izan ohi dira. Zarautzen ordea azken urteotan Aste Santutan beste era batetako festa eta jai giroa sortu da: ZARAUZKO GARAGARDO AZOKA!

Zarauzko Rugby Taldearen eskutik sortu zen duela 11 urte autofinantziazioa lortzeko asmoz. Aurtengoa XI. Zarauzko Garagardo Azoka izango da eta urtero bezala jende asko espero da. Apirilak 18 Astelehenean hasi eta 25 Astelehenean amaituko da. Ordutegia berriz eguerdiko 12tatik goizeko 1tak arte izango da eta era guztietako ekitaldian egongo dira egunean zehar kontzertuetaz gain.

Hauek izango dira azokan dastagarri egongo diren garagardo ezberdinak: Affligen, Foster´s, Guinnes, Extra Smooth, Maes, Murphy´s eta Paulaner.

Lagunak azkeneko hiru urtetan zehar bezala hor izango gara. Hor zehar nunbaiten bazkaldu eta 6-7rak aldera Zarautzera. Lengo urtean hiru egunetan zehar izan giñen eta ea aurten zer gertatzen den!


Hona hemen lengo urtean azkeneko eguneko Karaokean grabatutako 
gazte baten espektakuloa Michael Jackson ospetxuaren dantzan imitatzen



Arrigorriagako XIV. Duatloia

Larunbat honetan ospatuko da Arrigorriagako XIV. Duatloia. Distantzia luzeko Euskadiko Txapeketa da eta egingo diren distantziak 12-75-12 dira. Astebete lehenago 200 plazako kupoa beteta zegoen dagoeneko. Antza denez Euskal Duatletek gustoko dute froga hau. Niri gogorregia iruditzen zait eta orain lesio batetik irten berria nagoela ezin ba aurkeztu. Bestalde Azkoittiko Triatloi Taldetik Pio eta Txanpaña izango ditugu lehiatzen. Ea ba ondo joaten zaien eta sorte izaten dute.


Dagoeneko duatloien denboraldia bukazten ari da. Triatloiak astera doaz eta horrekin batera nik bezala Triatloi baten edo besten parte hartzeko asmoa dugunok igeri pixkat egiten hasi beharko dugu. Neoprenozko trajea? Horra hor beste arazo bat! Ez dira oso merkeak (Topatu dudan merkeena 179€) eta bi edo asko jota hiru Triatloi egiteko aurten... Bueno ikusiko da! Hurrengo urtean serioago hartzeko asmoa dudanez merezi izango du inbertsioak...


Lehengo urteko duatloieko irudi batzuk:



Sorte on Arrigorriagako Duatloiean parte artu behar duzuen guztioi!!!

http://www.urbikotriatlon.com/

Azkoitiko Duatloia etxeko balkoitik...

Astebukaera honetan bi duatloi ospatu dira. Alde batetik Gernikako XVI. Duatloia eta bestetik Azkoitiko XII. Duatloia. Egia esan nahiko gogorra egin zait lau duatloi segidan parte hartu ondoren herrian ospatzen zen duatloiean parte ez hartzea lesio bitxi honen ondorioz. Ala eta guztiz ere dagoeneko molestiek alde egin dute eta aste honetan normaltasun osoz entrenatzeko  egongo naizela uste dut. 

Azkoitiko XII. Duatloia (www.azkoitikoduatloia.net)

Gernikako XVI. Duatloia (www.duatlongernika.com)


Bestalde Triatloien garaia astear dago eta nahiz eta igerian ez naizen batere aritu, pare bat triatloietan parte hartzeko asmoz nago hurrengo urtera begira triatloiak zer diren jakiteko.

Belaunburuko miña

Badirudi aste honetan ez naizela herrian lehiatzeko moduan izango. Atzo ordu ta erdi ibili nitzen bizikletan eta dutxa bero bat hartu ondoren belaunburuan miña sentitzen  nuen. Gaur goizean esnatu orduko zerbait arraroa nuela konturatu naiz, belauna flexatzean miñ haundia hartzen nuen. Egun oso belauna ezin flexaturik eman dut horrek dakartzan ondorio guztiekin (ezin eskailerak jeitsi, janzterako orduan arazoak, etb.) Interneten begira ibili naiz eta ez dut deszifratu zertan datzan lesioak, nahiz eta gaixotasun batzuk barajatzen ditudan: tendinitis, condromalacia rotuliana, etc.



Ea ba pixkanaka pixkanaka sendatzen naizen eta Azkoitiko Duatloiean parte hartzen dudan (ia ezinezkoa)!


Ermuko II. Duatloia

Non: Ermua (Bizkaia)
Noiz: 2011/04/02 - 17:00tan
Zer: Ermuko II. Duatloia
Antolatzailea: Ostots Triatloi Kirol Kluba

Sailkapenak
Kategoriaka

Larunbatean ospatu zen Ermuko II. Dualtloia. Bertan 130 gizonezkok eta 17 emakumezkok hartu genuen parte. Irteera 5tak pasatxo eman zuten, arazoren bat medio. Irteera oso bizia izan zen eta lehenengo 2-3 kilometroetan elkarri segika zebiltzan lehenengo bost neskekin egin nituen 4 minutu azpitik. Niretzat erritmo biziegia zen eta apur bat lasaiago joan behar izan nuen, nahiz eta lehenengo 5 kilometroak bataz besteko 3:48 minututan amaitu.

Trantsizioa ala moduz egin eta bizikleta 10 kilometroko bi birei ekin nien. Lehendabizi Mallabiruntz abiatu giñen, bertako aldapatxoari aurre eginez eta ondoren mendi puntan aurkitzen zen ermita batera jo genuen. A ze nolako aldapa! Mingaina lurrean arrastaka nuela ala moduz iritsi eta beheraka ekin genion. Mallabiko industrialde batetik berriz ere Ermura. Bira berbera beste behin egin eta 3-4 bat minutu galduz trantsiziora iritsi nintzen. Azkeneko 2,5 kilometroak bataz besteko 4:10ko denboran egin nituen. Egia esan nahiko gogorra egin zitzaizkidan azkeneko kilometroak, gora behera ugari bai zituen. Hala ere 67. postuan egin nuen.

Guztira 1h11'31''ko denborarekin amaitu nuen lasterketa 83. postuan. Egia esan ez nuen horrelako denborarik egitea espero, aldez aurretik nituen agujetak kontutan hartuta.

18. Mikel Garate  1h02'00'' (2. SUB23)
41. Jokin Pio  1h06'09'' (3. SUB23) (Bizikletan gurpila zulatu zuen).
83. Aitor Tertzio  1h11'31''

Taldeka 7. postuan amaitu genuen 14 taldetatik. Piok gurpila zulatu izan ez balu, seguruenik 4. postuan amaituko genuen.