Azkoitiko VII. Herri Lasterketa

Lasterketa hasi aurretik taldekide batzuk

Hemendik urte bukaerarako nuen bigarren helburua bete dut. Lehengo larunbatean Azkoitian ospatu zen VII. Herri Lasterketan  kilometroko erritmoa 4 minututatik lortzea jaitsi nuen. Nire lehenengo lasterketa izan da kilometroa 4 minutu azpitik egitea lortu dudana. Bukaeran egindako denbora 0h39'16''-koa izan zen eta 161. postuan amaitu nuen 464tik.

Azkeneko sprinta egiten


Garmin Forerunner 305

Hurrengo helburua Gasteizko maratoi erdia izango da. Orain arte bi maratoi erdi egin ditut eta bietan ere ez naiz gustura geratu. Denborarik onena Behobian egin nuen 4:43ko erritmoarekin, baina argi daukat hori baino askoz azkarrago egiteko gai naizena. Horregaitik helburua 4:20/4:30 bitarteko erritmoan ezarri dut. Ea ba nola joaten zaiten!

Goi mailako errendimendu zentrua


Nire aiton-amonen etxeko garajean goi mailako errendimendu zentru bat sortu dut astean zehar bizikletan entrenatu ahal izateko. Ikusten duzuen bezala bertan ez da luxurik falta. Goi mailako Raseza bizikleta berria, musika zein irratia entzuteko aparatua eta ardoz goraino hornituriko bodega (1984ko uholdean ibaiko ur azpian ibilitako botillak ere badaude!). Hauxe ba nire goi mailako errendimendu zentru berria!

Gero eta gertuago dago Duatloi denboraldiaren hasiera eta trenak ez harrapatzeko bizikletan kilometroak egiten hasi beharko!


47B.SS



4413. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h33'59''


Behin baiño gehiagotan esan izan dut ez nuela Behobia-Donosti frogan parte hartuko bertan pillatzen zen jende pila zela eta, baina azkenean taldekide batek bere dortsala eskaini zidan eta ezin uko egin. Berak ere lehenengo aldia zuen eta ez zeukan beste maratoi erdi bateko denborarik dortsalaren kolorea aldatzeko. Nire dortsala, 19343 zenbakia hain zuzen ere, dortsal txuria zen; hau da 14 taldetatik 12.ean irten nintzen. Irteeran egia esan jendeak nahiko bizi irten zen, baina metroak egin ahala inguruko jendearen erritmoa mantsotuz joan zen. Nire lehenengo kilometroa 4:10era izan zen eta egia esan uste baina hobeto zijoan gauza aurreko taldekoak (Dotsal Naranjak) arrapatu nituen arte. Belarretatik, espaloitik, kotxe tartetik... ahal nuen bezala saiatu nintzen erritmoa mantentzen, baina ezinezkoa zen. Azkenean bataz besteko 4:43ko erritmoarekin amaitu nuen froga.


Giro ezin hobea aurkitu genuen egun osoan zehar. Behobiara iritsi eta Behobia-Donosti maratoi erdia baiño gehiago Kilometroak, Nafarroa Oiñez.. edo horrelako zerbait zirudien. 20 kilometroetan, bide guztian zehar, leku guztietatik gerturatutako jendea zegoen bide bazterretan oihu eta oihu lasterkariak animatuz. Txalogarriak benetan!


Interneten begiratutako informazioaren arabera 9.000 pertsona inguru aurreratu nituen (19.000tik 21.200ra taldean irten eta 10.000. inguru helmugan) 20 kilometroetan zehar, nire bataz besteko pultsazioak 171koak izan zirelarik.



Pena merezi izan zuen nire lehenengo B-SS maratoi erdian irtetea. Nahiz eta egindako denborarekin ez naizen gustura geratu, bertan topatutako giroa asko gustatu zait. Hurrengo urtera begira dortsal hobeagoa izango dudanez 1h 28'00'' tik jeisten saiatuko naiz, nahiz eta aurtengo helburua (1h30'00'') ezin izan dudan burutu gauz bat edo bestea dela medio.

Bizikleta salgai


Denboraldi berria asteko gero eta gutxiago falta da eta bigarren denboraldian prestatzeko eta lehiatzeko bizikleta hobeago bat erostea pentsatu dut. Norbait interesaturik egon daitekeena ezagutzen baduzue komentatu iezaiozue. Bizikleta etxeko saloian gordetzen dut eta ondo zaituta dago! jejeje

Hemendik urte bukaerarako helburuak

2011. urtea amaitzear da jada eta horrekin batera hemendik urte bukaerara helburu batzuk jarri nahi izan dizkiot nire buruari. Duatloi/Triatloi denboraldia prestatzen asi aurretik hauek izango dira nire azkeneko parte hartzeak lasterketetan:

Behobia - San Sebastian (Azaroak 13): Dorsal txuria naizena kontutan hartuta 1h 30´-tik jaitsiz gero gustura gerako naiz. 

Azkoiriko Lasterketa (Azaroak 26): Bataz besteko erritmoa 4 minututik jeitsiz gero, perfekto! www.rakamaraton.com

Gazteizko erdi maratoia (Abenduak 18): 1h 30´-tik jaisten ahaleginduko naiz azken orduko aldaketarik ez badago. 

Azpeitiko San Silbestrea (Abenduak 31): Lehengo urteko denbora 3 minututan hobetzea. Ahal baldinbada 33 minutu azpitik egitea.