Ibai Eder Urtegian korrika

Gaurko honetan ere zerbait ezberdina egiteko gogoa nuen eta Ibai Eder-eko urtegira joan naiz korrika egitera. Urtegi osoa zeharkatu dut 8,4 kilometroko ibilbidea osatuz. 


Eguraldia ez dut lagun izan, baina ala eta guztiz ere esperientzia polita benetan, hurrengo batzuetan errepikatzeko modukoa.

 Garminak ateratako grafikan ikusten den bezala gora-behera askoko ibilbidea da eta hankek antzematen dute hori. Benetan ibilbide gomendagarria.

Orain Ibizara astebete pasatzera. Ea ba bertan korrika  egiteko moduan naizen.

Zerbait ezberdiña egiteko gogoz eta...

Bihar gure herriko festak asten dira (Andramaxek). Ondorioz hurrengo 5-6 egunetan ez dut kirolik egingo ( Baliteke Martitteko igoeran irtetea). Hau kontutan edukita eta Josef Ajram-en  bideo batzuk ikusi ditudala medio zerbait ezberdiña egitea pentsatu dut.


Informe Robinson - Josef Ajram

Ni, bigarren bideoko azkeneko esaldiarekin geratzen naiz.



Abuzturarteko entrenamenduak

Hauek dira urtea hasi zenetik egin ditudan entrenamendu guztiak (Abuztuak 11-rarte). Egia esan gora-behera ugari izan ditut ikasketak eta lesioa medio. Denboraldi berria, azterketarik ez dudala kontutan izanda eta lesioak lagun, nire benetako lehenengo denboraldia izango da. Ez dago aitzakirik!
 Orain gelditzen diren opor egunak disfrutatu eta Irailean pixkanaka martxa hartzera.

Denboraldiko lehenengo garaipena!


Eta azkenean denboraldiko lehenengo garaipena! jejeje
Joan den Uztailaren 16an ospatu zen Putrokaleko I. Aittolara igoera. Bertan Putrokaleko zazpi kidek hartu zuten parte. Bi kategoriatan banatu giñen, alde batetik Elitekoak (Putrokaletik irten giñen) eta bestalde  Afizionatuak (Hauek Marixatik irten ziren). Azkarate gaineraiño Iñakik jo zituek bi atake kenduta ez zen iñolako gauza berezirik gertatu. Azkarateko gaina harrapatu eta orduan hasi ziren gauzak aldatzen. Iñaki, Joseba eta Axirik erritmo aldaketa ezarri zuten eta Igor eta ni atzean geratu giren. Guk ordea gure erritmoan jarraitu genuen eta ez genuen denbora asko behar izan hauek harrapatzeko. Orduan Iñakik beste atake bat jo zuen  eta alde egiten ahalegindu zen. Atzetik joan genitzaizkion Igor eta ni, eta pixkanaka tartea kentzen joan giñen. Marixara iristera gindoazela berriketan geratu nintzen lagun batekin eta Igorrek atakea jo eta Iñaki pasatzea lortu zuten. Bi kilometro falta harrapatu nituen biak eta azkenean Aittolako gainean garaile sortatu nintzen.








Elitekoen Sailkapena:
1.- Tertzio
2.- Igor
3.- Iñaki
4.- Joseba
5.- Axiri

Afizionatuen Sailkapena:
1.- Kapo
2.- Zabala

Ondoren barbakoa egin genuen igoeran galdutako indarrak berreskuratzeko asmoz.


Hona hemen bidean zehar grabaturiko bideo batzuk: