IRONMAN kronika

Goizeko 5:30tan esnatu eta gogoz gosaldu beharra zegoen egun gogorra bai geneukan aurretik... IRONMANA!!!! Gosaldu bitartean etxeko katuekin jolasean ibili ondoren,  beharrezko erropa eta traste guztiak hartu eta antolakuntzak jarritako autobusera abiatu nintzen Alexander Miranda eta beste ezagun batzuekin batera.



Landako urtegira iritsi eta sekulako triatloi giro ederra zegoen. Eguzkia pixkanaka agertzen zijoan heinean gero eta triatleta eta familiar gehiago inguratzen zijoazten. Antolatzaileek bozgoragailuetatik jarritako musikak ere beste puntu bat ematen zion lasterketa hasierari. Egia esan dena oso desberdiña zen orain arte egin ditudan triatloiekin alderatuta. 


Nahiz eta nire urte mugakoek 8:15ean irten behar genuen, boxesetan nire lerroan zeunden guztiei 8:10ean irtenarazi ziguten beste adin talde batzukoekin. Bozgoragailuetatik entzuten zen musikaren gainetik "One minute to go" entzun zen arte lasai antzera nengoen, baina orduantxe konturatu nintzen benetan ondorengo orduetan aspaldian itxaron dudan Ironmana egin behar nuela. Irteera eman eta lasai lasai uretara!! Azkeneko zuzena pixka bat luzea egin zitzaidan haizea egiten zuelako eta iñoiz egin gabe nengoelako hainbesteko distantzia geratu gabe, baina bestela ondo. L formako 3,8 kilometroko zirkuitua bete eta berriro hankak lur gainean. Ordu eta laurden, ordu eta hogei minututan inguruan espero nuen betetzea ibilbidea eta azkenean 1h13'59''. Oso ondo eta lasai antzera egin nuelaren sentsazioarekin...


Boxesetan sartu, krema pixka bat eman,  bizikletako erropak jantzi eta aurretik 180 kilometro bizikletan. Boxesetatik irtetera nindoala hor ikusi nituen nire kuadrillakoak eskuartean pankarta bat zutela "Tertzio Invictus" eta grazia egiteaz gain sekulako ilusioa egin zitzaidan. Nire biziko egunik garrantzitsuenetakoa izango zen egunean kuadrilla osoa hor izatea, eta gainera pankarta batekin, txalogarria benetan. 


Helburua bataz besteko 27-28km/h abiaduran egitea zen maratoirako hankak al zen ondoen iristeko, baina hasieratik errez nindoala ikusi nuen eta azkenean ia 30km/h bataz besteko abiaduran amaitu nuen. Lehenengo bi birak nahiko ondo, nahiz eta Aguraindik Gasteizerako 30-40 kilometroetan sekulako haizea egiten zuen. Azkeneko itzulian berriz 30-40 kilometro horiek oso oso gogorrak egin zitzaizkidan eta hankak oso ahul nituela somatzen nuen, eta oraindik maratoia falta!!!! Azkenean 180 kilometro 6h05'28''ko denboran. Oso ondo!!


Gasteizeko erdigunera iritsi, bizikleta boxesetan utzi eta trantsizio lasai lasai bat egin ondoren lasai lasai hasi nintzen korrika helburu garbi eta zehatz batekin: Ironmana amaitzea! Lehenengo kilometroetan nahiko ondo aurkitu nintzen, anoa guneetan geratu, zerbait eran, gorputza prexkatu eta hurrengo anoa gunearen bila. Baina 6. kilometroan dagoeneko bi hanketako gemeloak, iskioak eta gerritik beherako gihar guztiak zizko eginda eta nekatuta nituen, batiz bat gemeloak. Nohizean behin oinez egin beharrean aurkitu nintzen giharretan dexenteko miña (edo antzerako zerbait) nuela medio. Eta horrela maratoi guztian zehar. Hala ere azkeneko biran (10,5 km) Txanpaña taldeko lehendakaria alboan jarri zitzaidan eta  bere animo eta kontzejuei esker ia bira osoa lasterka egitea lortu nuen, nahiz eta noizean behin metro batzuk oinez egin beharra izan. Azkenean maratoia 5h09'12''ko denboran burutu nuen OSO GEIZKI! jejeje


Balorazio orokorra oso positiboa da, helburua hasiera hasieratik IronMana amaitzea bai zen. Hala ere maratoiak zapore gazi gozo bat utzi dit, ez bai nuen espero hainbeste kilometro oinez egin behar izana izango nuenik. Hala ere azkeneko 10,5 kilometroak ia osotasunean korrika egin nituen eta horrek gauzak beste era batera ikusterazten dizkit.


Azkenik eskerrak eman nahiko nizkieke Gorka Bizkarra entrenatzaileari, Azkoitiko Triatloi Taldeko kide guztiei, kuadrillakoei, neskalagunari, gurasoiei, Txanpaña taldeko lehendakariari, animatzera urbildu ziñeten guztioi.... zuek erraztu bai didazue ametsa betetzeko bidea eta lasterketa eguna bera ere.


Orain ondo merezitako BLOG OPORRAK hartuko ditut. Hurrengo urtea ez dakit nola planteatuko dudan, baina zerbait ezberdiña egiteko gogoa dut eta lasaixeago noski. Triatloi eta Duatloiren bat ere eroriko da. Besterik gabe ongi izan eta eskerrikasko nire abenturak jarraitzen dituzuen guztioi!!

Agur bat

Finisher IM Gasteiz!

Eta azkenean lortu dut orain dela hiru urte duatloiak egiten hasi nintzenean nire fantasiazko ametsa zen IronMan distantziako triatloi batean FINISHER izatea!

Gauza asko bizi eta sentitu izan dut joan den astebukaeran eta orain oporretara noa Abuztuak 9rarte. Orduan lasaixeago idatziko dizuet egun zoragarri honen inguruan. 

ESKERRIKASKO ERA BATERA EDO BESTERA AMETSA BETETZEN LAGUNDU DIDAZUEN GUZTIOI!!!!