Zumaia eta Ondarruko triatloia eta Zakila Bira

Urtero legez Irailean Zumaiako triatloi sprintean izan nitzen laugarren aldiz jarraian. Uste baino hobeto hilabete ta erdi kirolik egin gabe egon ondoren.

Ondarroako triatloi olinpikoa Iraileko azkeneko astean zen eta hasiera batean ez nintzen gai ikusten triatloi olinpiko bati aurre egiteko, baina Zumaiako emaitza ikusirik eta aurretik bi aste nituela kontutan hartuta Ondarrun aurkeztu nintzen. Ondarruko emaitz eta sentsazioekin beste behin ere gustura!

Ondarruko triatloia egin eta %100ean korrika egiteari ekin nion aurretik ditudan helburuak kontutan harturik. Nire lehenengo maratoi erdia Zumaiako Zakila Bira izan zen 2011. urtean, eta aurten ere hor izan naiz. 1h28'19'' (Kilometroa 4'25''ra). Hemen ere gustura!

Aurretik kilometro pilo bat daukat korrika egiteko eta asko hobetzeko. Ea ba nola dijoazten hurrengo asteak. Urriak 17an, Bilboko gabean ospatzen den Maratoi Erdira!

ZUMAIA



ONDARROA

 ZUMAIA