Arrigorriagako Duatloia

Joan den Larunbatean Arrigorriagara hurbildu nintzen hainbat taldekiderekin Euskaldiko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartzeko asmoz. Ez nekien zein zen zirkuituaren nondik norakoa, baina argi neukan oso gogorra izango zela eta hurrengo hilabeteetan ditudan helburuak betetzeko entrenamendu bezela oso ondo etorriko zitzaidala.

 Lehendabizi 12 kilometro korrikan sekulako desnibelarekin...


 
Laukote ederra bildu giñen, Zumaiko Triatloi Taldeko Mikel Artetxe Azpeitiarra, Apalategiko Manuel Inglesias Azkoittiarra eta Azkoitiko Triatloi Taldeko Ebro. Ia 12 kilometroak batera egin genituen
 
Ondoren 75 kilometroko bizikletako segmentu oso exigentea... sekulako bista ederrekin!
 
 
 
50. kilometroan zulatua izan nuen eta kasualitatea infladorea kotxean utzi nuela! Minutu gutxiren tartean banekien Ebro zetorrela atzetik eta bera agertu bitartean kamara aldatzeari ekin nion. Ebro agertu eta biok inflagailuarekin ezin asmatuta ibili giñen. Zikloturista bat agertu zitzaigun arte.  Azkenean bere infladorearekin pustu nuen errobera eta 11 minutu galdu nituen bide bazterrean botata....
 
Eta azkenin Arrigorriagako kaleetan zehar beste 12 kilometro... Bizikletako azkenengo kilometroetan Ebro harrapatu nuen eta korrika berarekin batera egitea besterik ez nuen niri laguntzen gelditu izanagaitik.12 kilometro hauek oso gogorrak egin zitzaizkidan. Hasierako 6-8 kilometroak, kilometroa 5 minutura egin genituen eta hurrengo kilometroetan ahal zen moduan... 5:10... 5:20... (bataz beste 5:10ra kilometroa) eta azkenean biok batera helmugaratu giñen, zein baino zein hanketatik okerrago!
 

Argazki polita benetan!! Helburua beteta! Helmugaratzea! jeje
 


 





Azkoitia - Azpeitia maratoi erdia

Orain dela bi aste Azkoitia - Azpeitia maratoi erdian hartu nuen parte. Banekien ordu ta erditik jaistea oso zaila nuen, baina helburu horrekin irten nintzen. Hasierako 10 kilometroetako erritmoa oso ona izan zen eta horrela jarraituz 1:30:00tik jaistea lortuko nuen, baina kilometroetan akumulatzen joan zen nekea eta azkeneko hiru hilabetetan eskubiko hankako iskiotibialetan ditudan molestiak ez zidaten utzi nire buruari jarri nion helburu zail hori betetzen. Azkenean 348. postua1:31:55ko denborarekin. Hurrengo geltokia Arrigorriagako distantzi luzeko duatloia (12 - 75 - 12) iskioa lagun badut behintzat!