Azkoitiko Kirolari Onenak 2011



Urtero bezala, aurtengoan ere urteko kirolari onenei sariak banatu zizkien Azkoitiko Udalak. Ostiralean, hilak 23, izan zen sari banaketa ekitaldia, eta kirol modalitate bakoitzeko onenak saria jaso ostean, guztien artean aukeratu zuten urteko kirolaririk onena. Lehia estua izan zen, izan ere, lehen bozketan Aitor Madrazo atletak eta Xabier Oroz saskibaloi jokalariak launa bozka jaso zituzten. Bigarrengo buelta bat egin zen bi kirolarien artean, eta Aitor Madrazo izendatu zuten kirolaririk onena.

Aitor Madrazo 2011ko Azkoitiko Kirolari Onena

Ruben Almendro Azkoitiko 2011ko Triatloilari onena

Gasteizko 34. Maratoi 1/2


Joan den Igandean ospatu zen Gasteizko Maratoi 1/2. Bertan familia dudanez Larunbat goizetik Gasteizera gerturatu nintzen bertan lo egiteko asmoz.

Igandean eguraldia bazirudien ez zela oso aproposa izango lasterka egiteko, baiña azkenean ia euririk ez zigun egin. Beroketa ariketak egiten ari giñela (Iñaki Loinaz taldekidearekin batera), elur busti pixkat egin zuen 15-20 bat minututan zehar, lasterketan aldiz ia ez zuen euririk egin.

Hasieratik 1:30:00 inguruan ibiltzeko asmoz irten nintzen eta egia esan hasiera azkarregia izan nuen lehenengo bi kilometroak 4 minutu azpitik egin bai genituen. Kilometroak aurrera joan ala erritmoa mantxoagotuz joan nintzen 1:30:00ko "gizona"k arrapatu ninduen arte. Kilometro batzuetan eutsi nion, baiña 3 kilometro falta zirela hankek ez zuten behar bezala erantzuten eta metro batzuk atera zizkidan.

Azkenean 797. postuan amaitu nuen 1:30:25ko denbora eginez, bataz besteko  4'17''ko erritmoarekin. Benetan gustura egindako lanarekin, nahiz eta hobeto egin nezakeenaren sentsazioekin amaitu.

Helmugako azkeneko zuzenbidean

Hurrengo helburua Azpeitiko 7,5 kilometroko ibilbidea duen San Silbestrean 3'50''ko erritmoarekin egitea.

Benetan astebukaera ederra pasatu nuela Gasteiz alde horretan!

1000 kilometro korrika!


Dagoeneko bukatzera dora nire lehenengo urtea du/tri mundu honetan. Urtean zehar momentu unkigarri asko izan ditut eta hauetako beste bat ere iritsi zait egunotan. Korrikan 1000 kilometro egitera iritsi naiz! Errazegi esaten da 1000 kilometro, baino atzetik ordu eta sakrifizio asko dago. Honako ibilbide hau izango litzateke 1000 kilometroko distantzia bat (Marra zuzenak eginez noski):

Azkoitia-Donostia-Baiona-Paris-Beauvais

Beste datu batzuk:
Bataz besteko erritmoa: 4'54''
Eguneko 2,92 Km

Urtarrila hasieran 2011. urteko balorazioa egingo dut.