Azkoitiko X. Herri Lasterketa

Joan den larunbatean Azkoitiko X. Herri Lasterketan hartu nuen parte. Nire hirugarren parte hartzea zen eta 10 kilometroko ibilbidea kilometroa 3'55'' azpitik egitea nuen helburu (2013an 3'51'-ra' irten zitzaidan kilometroa).
 
Irteera gunean erditik dexentez aurrerago jarri nintzen, baina hala ere inguruan 4'00''-3'50'' ingurura egin behar zuen jendea zegoen. Hasieratik erritmo azkarregia. Lehenengo 2 kilometroak 3'40'' inguru. Hurrengo kilometroetan, nahiz eta erritmoa pixka bat mantxotu, nahiko erritmo onari eutsi nion "pott" egin zuen lasterkari bat edo besteri aurre hartuz. Hasieratik jarraitzen ari nintzen taldetxoa ere galdu nuen 5-6. kilometro inguruan, baina hala ere erritmoa dexente ondo mantenduz. Azkeneko kilometrorako indarrak gordetzea ere izan nuen eta azkenean 73. postuan helmugaratu nintzen 37'48''-ko denborarekin (3'47''-ra kilometroa).
 
Ez nuen iñondik iñora espero nire 10 kilometroko marka pertsonala ezarriko nuenik neure herrian. Sorpresa galanta. Oso oso gustura. Hurrengo helburua Gasteizko maratoi erdia gustura amaitzea eta ondoren urtea amaitzeko Azpeitiko San Silbestrea!
 
Inderra!!
 

 
 


Ataungo eta Behobia/Donosti lasterketak

Joan dela aste batzuk Ataungo 17,3 kilometroko lasterketan izan nintzen Behobiarako azkenengo froga egiteko asmoz. Ibilbidea joan etorrikoa zen eta erdian ia kilometroko luzeera zuen sekulako malda. Egia esan oso gustora geratu nintzen. Bueltako ia 9 kilometroak sentsasio oso onekin amaitzea lortu nuen. Azkenean 1h11'40'' (4'09'').

 

Joan den asteburuan berriz laugarren urtez jarraian Behobia-Donosti maratoi erdia egin nuen. Neure buruari haundiegi geratuko zitzaion helburua jarri nion, 1h20'00'' azpitik bukatzea; hau da, kilometroa 4 minutu azpittik. 5. kilometrorako argi neukan helburua ez nuela beteko anbizio haundiko helburua bai zen denbora hoietan ibiltzea.

Azkenean 1h23'15'' (4'08'') denboran egin nuen, eta egia esan gustura, nahiz eta hasierako helburua beste bat izan.

Kilometro bakoitzeko erritmoak:
km1 4:00
km2 4:10
km3 4:01
km4 3:57
km5 3:54
km6 4:17
km7 4:44 (Gaintxurizketa)
km8 4:11
km9 3:58
km10 3:59
km11 4:00
km12 4:05
km13 4:12
km14 4:09
km15 4:16
km16 4:21
km17 4:43 (Mirakruz)
km18 3:57
km19 4:03
km20 3:52

Kuadrillako 7 lagun izan giñen lasterka

Azkeneko kilometroa burutzen

Nire Behobiako parte hartzetako emaitzak:
2011 1h33'58'' (4'42'')
2012 1h23'35'' (4'12'')
2013 1h25'38'' (4'17'')
2014 1h25'15'' (4'08'')

Hurrengo astean Azkoitiko 10 kilometroko lasterketa. Kilometroa 3'55'' ingurua egiteko kapaz izango naizelakoan....