Azkoitiko X. Herri Lasterketa

Joan den larunbatean Azkoitiko X. Herri Lasterketan hartu nuen parte. Nire hirugarren parte hartzea zen eta 10 kilometroko ibilbidea kilometroa 3'55'' azpitik egitea nuen helburu (2013an 3'51'-ra' irten zitzaidan kilometroa).
 
Irteera gunean erditik dexentez aurrerago jarri nintzen, baina hala ere inguruan 4'00''-3'50'' ingurura egin behar zuen jendea zegoen. Hasieratik erritmo azkarregia. Lehenengo 2 kilometroak 3'40'' inguru. Hurrengo kilometroetan, nahiz eta erritmoa pixka bat mantxotu, nahiko erritmo onari eutsi nion "pott" egin zuen lasterkari bat edo besteri aurre hartuz. Hasieratik jarraitzen ari nintzen taldetxoa ere galdu nuen 5-6. kilometro inguruan, baina hala ere erritmoa dexente ondo mantenduz. Azkeneko kilometrorako indarrak gordetzea ere izan nuen eta azkenean 73. postuan helmugaratu nintzen 37'48''-ko denborarekin (3'47''-ra kilometroa).
 
Ez nuen iñondik iñora espero nire 10 kilometroko marka pertsonala ezarriko nuenik neure herrian. Sorpresa galanta. Oso oso gustura. Hurrengo helburua Gasteizko maratoi erdia gustura amaitzea eta ondoren urtea amaitzeko Azpeitiko San Silbestrea!
 
Inderra!!
 

 
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario