Ruben Almendro

Ruben Almendro triatleta azkoitiarrak Lanzaroteko 20. Iron-Mana osatu zuen aurreko Larunbatean. Lanzaroteko (Kanariar Uharteak) proba Iron Man lasterketen arteko gogorrena bezela ezagutzen da mundu osoan. Almendrok bertan lortutako emaitz bikainari esker, datorren urriaren 8an Hawain (AEB) ospatuko dan Munduko Txapelketan parte hartzeko sailkatu da.


Lanzaroteko Ironmana osatzeko, 3,8 kilometro igeritan, 180 kilometro bizikletan eta beste 42,2 kilometro korrikan egin zituen azkoitiarrak, 10:05:09 denboran. Mundu osoko 40 herrialdetako 1.500 kirolarik parte hartu zuen proban eta Ruben Almendrok 59.sailkatzea lortu zuen. Timo Bracht alemanak irabazi zuen lasterketa,  08:30:34 denborari esker probaren errekor berria ezarriz.

Alejandroren blogaren helbidea: www.ametsenkaxa.blogspot.com
Informazio iturria: Urola Kostako Hitza

Entrenatzeko denborarik gabe

Aspaldi honetan ez dut bloga aktualizatzen eta horren arrazoi bat du... IKASKETAK!
Azkeneko 21 egunetan 3 entrenamendu egin ditut bakarrik ikasketak eta lana dela medio... Beste hiru aste gogor ditut aurretik eta Ekainaren 16ean (Azkeneko azterketa), triatloien denboraldi bukaerari zukua ateratzeko asmoz, gogor ekingo diot entrenatzeari. Helburua Debako II. Duatloiean (1,5-37-10,5) debutatzea da (www.debakotri.blogspot.com).


Bideo interesgarri batetik uzten zaituztet. 

Hauetako zein zara? ummmmm, ni PABLO... 
....edo GERARDO agian?

Neoprenozko jantzia



ORCA Kaisei

Aspaldidanik nenbillen neoprenozko jantzi bat erosteko gogoz eta asmoz, baina hauek duten prezio altua kontutan izanik ez nintzen animatzen. Interneten bueltaka www.wiggle.co.uk web orrian 114,05€tan (ez du bidalketa gasturik) aurkitu nuen ORCA Kaisei. Bai, bi aldiz pentsatu beharra izan nuen zeren eta orain dela gutxi eduki dudan lesioak eta orain ditudan azterketak larri-larri utziko didate triatloien denboraldi bukaerarako iristen. Bestalde duatloi/triatloietan lehenego urtea dut eta igeriketan ez nahiz batere ibili. Orain ez dut aitzakirik!

Besterik ez bada hurrengo urterako hor izango dut jantzia... espero dut lehenago estreinatzea!

Frantziako Tourreko hainbat erorketa

Duela egun gutxi Giroan erorketa baten ondorioz hil berri den Wouter Weylandt Belgikarrarekin gogoratu eta Youtuben txirrindularitzako erorketei buruzko bideoak begiratzeari ekin diot eta Frantziako Tourrean urteetan zehar egon diren erorikoen bideo interesgarri bat topatu dut. Bertan era guztietako erorketak daude eta bat baino gehiago parregarriak direla ere esan dezaket!

Salud!


Astebukaera honetako frogak


Astebukaera honetan bi froga ospatuko dira. Alde batetik Euskadiko Triatloien Txapelketa irikiko duen Bermeoko V. Triatloia Sprint distantziakoa. Bestalde duatloien denboraldia amaitzeko zorian dago eta Igande honetan Eibarko XX. Duatloia ospatuko da, hau ere Sprint distantzian.

INFORMAZIO GEHIAGO:
www.aritzatxutriatloi.com (BERMEO)
www.euskalnet.net/eibartt (EIBAR)

Bermeo 2010

Eibar 2010



Bermeoko III. Triatloia