Azkeneko bi aste bukaeratan Durangoko eta Oñatiko duatloietan izan naiz. Biak distantzia motzeko duatloiak izan dira (10 - 40 - 5), Durangokoa Euskadiko Txapelketa izan delarik.
Durangon guztira: 2:34:35
Denboraldiko lehenengo duatloi motza. Lehenengo 10 kilometroak 4:11ko erritmora, bizikletan 27km/h abiadura bataz beste eta azkeneko 5 kilometroak 4:41ko erritmora.
Oñatin guztira: 2:27:42
Oñatin azkenengo hiru urteetan eginiko partzialak, erritmoak eta guztizko denborak:
Argi dago lengo urteko maila baino zertxobait beherago aurkitzen naizela. Aurtengo helburu nagusirako 4 hilabete falta dira eta oraindik denboraldia luzea denez astiro astiro joango gara, nahiz eta iada baden orduan korrikan eta bizikletan bolumena sartu eta kilometro dexente egiteko.
Larunbat honetan Azkoitia Azpeitia maratoi erdia. gaur korrikan izan ditudan sentsazioak oso txarrak izan dira eta urte hasieratik dudan iztar atzeko molestia haunditzen ari zaidala somatzen dut batzutan. Biharko atsedenak ea laguntzen didan eta larunbatean ikusiko dugu lasterketa aurretik bizikletak egin ala ez.