Joan den Igandean ospatu zen Amorebieta-Etxanoko III. Duatloiean izan nintzen. Bizkaiko txapelketako distantzia motzeko (9,8-36-4,8) duatloia zen. Azkeneko aste hau hanketatik nahiko juxtu ibili eta Ostiralean masaien ondoren muskuluak minberaturik nituen eta ez nekien nola erantzungo zidaten hankek.
Lehenengo 10 kilometroei ongi eutsi nien kilometroa 4'05''ko erritmoan eutsiz (92. 40'19'').
Bizikletan asi eta lehenengo aldapan garbi neukan ez zela nire eguna izango eta hankak ez nituela nahi adiña errekuperatu. Lehenengo kilometroetan postu dexente galdu ondoren ibilibidearen erdialdea talde batekin joan nintzen 10 bat kilometroetan eta azkenengo kilometroetan Oñatiko Triatloi Taldeko kide batekin burutu nituen alkarri 2 kilometroan behin edo erreleboak emanez (109. 1h15'02'').
Korrikako azkeneko segmentua tramite hutsa izan zen. Helmugan dudan arpegia ikustea besterik ez dago jejeje (91. 21'26'')
Azkenean 101. postuan amaitu nuen 2h16'47''ko denborarekin.
Hankak badirudi pixkanaka errekuperatzen ari zaizkidala eta ea Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egiteko moduan aurkitzen naizen gaurko eta biharko entrenamendu saiok ondo joaten badira.
SAILKAPEN NAGUSIA
TALDEKAKO SAILKAPENA
Amorebietan izan giñen hiru taldekideak: Ni, Aiztitxo eta Ander
Anderrek duatloietan debuta eta lan bikaina egin zuen