Oñatiko XXI. Duatloia 2012


Joan den Larunbatean Oñatiko XXI. Duatloien izan nintzen. Bost taldekide bertaratu giñen eta niretzat bigarren aldia zen duatloi honetan parte hartzen nuena, Jagoba eta Xegurenak berriz lehenengo parte hartzea zen Oñatin eta baita ere lehenengo duatloia distantzia motzean.

Dortsala eta opariak artu eta bizikleta boxesetan utzi ondoren furgonetara joan giñen lasterketarako azkenengo prestakuntzak egitera (Dortsala jarri, gelak hartu, zapatilletako lokarrian pixka bat flojatu, platano zati bat jan,etb…). Ondoren 10-15 minutuko korrika saio bat egin eta estiratu ondoren irteera gurena abiatu giñen. Lehendabizi neskak irten ziren eta ondoren gizonezkoak 15 minutuko tartearekin. Konturatu orduko hasia zen Oñatiko XXI. Duatloia!

Lehenengo 10 kilometroak 3:56ko erritmoan.



Bizikletako 40 kilometroak 31,11km/h-ko abiaduran.


Azkeneko 5 kilometroko oinezko lasterketa 4:13 erritmoan.

 
Helmugan 2h18’54’’-ko denbora eta 206. postuan.


Lengo urteko emaitzekin alderatuz honako hauek izan dira hobekuntzak:
10km korrika: 55 seg
40km bizikletan: 1min 58 seg
5km korrika: 21seg

GUZTIRA: 3’14’’


Taldezkako sailkapenean Azkoitiko Triatloi Taldea 7. postuan amaitu zuen 39tik.

Pio, Xegu eta ni
Jagoba eta Bitturi



 
Bestalde EITBk egin duen Sopelanako Duatloiari buruzko errepertaiarekin uzten zaituztet.



No hay comentarios:

Publicar un comentario