Eibarko XXI. Duatloia

Joan den Larunbatean ospatu zen Eibarko XXI. Sprint luzerako duatloia. Nire denboraldiko 3. duatloia zen eta beti bezala gogo betez joan nintzen. Zazpi taldekide joan giñen Eibarrera.


Espero bezala hasieratik erritmo biziegia. Hala ere 99. postuan sartzen naiz boxesetara 3'55'' erritmoarekin.

 

Azken orduko bizikletarekin izan nuen arazo batengaitik Ostiralean hartu berri nuen bizikleta berria eraman behar izan nuen. Oraindik bizikleta estreinatu gabe neukan eta horrela joan zitzaidan bizikletako sektorea.

 

Pedalkadak ematen asi orduko piñoiak gora eta behera dantzan asi zitzaizkidan eta horrela pasa nituen 25 kilometroko ibilbidearen zati haundi bat. Behin baino gehiagotan erretiratzeko asmotan egon nintzen, baina azkenean boxesetara iritsi nintzen  hala moduz eta piñoiak osorik nituela 140. postuan! jejejeje

Azkeneko korrikako sektorean 97. postuan amaitu nuen. Nahiz eta nuen guztia ez nuen eman gustura!

Azkenean 124. postuan amaitu nuen 1h13'32''ko denborarekin.

Aste honetan denboraldiko lehenego froga! Oñatiko duatloi motza (10-40-5). Ea ba lehengo urteko sailkapena zenbat minututan hobetzen dudan.


Taldezka Bitturi, Garate eta Loinazen denborei eskei 4. postuan amaitu genuen.


2 comentarios:

  1. Ibilbide berdina bada, nik uste 5 minutu jaitsi ditzakezula Oñatin!! Aurten 2:15:00 etik behera Larunbatean gaude!! Animo!! Bizikleta kondizioetan jarri eeeeeee!!!

    ResponderEliminar
  2. Ea ba egia den! Ni baietzkoan nago, baina larunbatean ikusi beharko da. Bizikletan ez badut kondizioetan jartzen akabo! jejeje

    ResponderEliminar