Pixkanaka berriz ere martxan!

Oporrak amaitu zaizkit dagoeneko!
Azkenengo bi hilabeteetan ezer egin gabe egon ostean aste honetan hiru egunetan joan naiz korrika eta bizikletan ibiltzera pixkanaka martxa hartzeko asmoz. Egia esan okerrago ezin nahiteke egon! Eta bihar Zumaiako Triatloia... eta hurrengo astean San Juan de Luzeko IronMan erdia! (Dortsala zozketa batean tokatu zitzaidalako, bestela ez nintzen joango!) Hau "superlasai" planean egiteko asmoa daukat, bestela ezin izango dut amaitu eta... Amaituz gero sekulakoa izango da dudan sasoi puntua ikusita!




Abuztuan "potroak ikutzen" ibili naiz:
Korrika: Guztira 19 kilometro (3 irteera. Hauetatik bi Ibizan)
Bizikleta: Guztira 106 kilometro (3 irteera)
Igeri: Ibizan snorkel egiten eginikoa soilik!!

Taldekideen oparia

Joan den Uztailaren 30ean egin genuen taldeko denboraldi bukaerako eguna. Bertan taldekideek kuadro hau oparitu zidaten urtean zehar egin dudan lana eskertuz. Hurrengo denboraldian taldearen izena haunditzen jarraitzera!

Eskerrikasko ekipo!!!