Zumaiako Herri Lasterketa (10,2km)


Joan den Larunbatean Zumaian ospatu zen 10,2 kilometroko lasterketan hartu nuen parte. Azaroan, Azkoitian ospatu zen krosetik lasterketarik egin gabe nengoen eta ez nekien nola erantzungo zuen gorputzak, nahiz eta azkeneko hilabete terdian astero 40 bat kilometro inguru egiten ari naizen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ahal den hobekien prestatzeko (Bizikleta eta igeriketa momentuz nahiko alboratuta ditut).

Lasterketa egin aurretik hainbat taldekiderekin batera 52 kilometro egin nituen bizikletaz, bataz besteko 30km/h abiaduran Zumaiatik Usurbil alderuntz joan etorria eginez. Honek hanketan eragina izango zuela eta kilometroa 4min/km inguruan egiteko kapaz izango nintzela uste nuen, nahiz eta ez nuen alboratzen 3'50''/km-ra hurbiltzea.

Hasieratik erritmo bizian irten giñen eta lehenengo kilometroak 3'45'' ingurura egin nituen, baina kilometroak egiten joan ala erritmoa pixka bat jetsi nuen helmugan 39'14'' markatuz, bataz besteko 3'50''/km erritmoarekin. Bigarren aldia da 10 kilometroko lasterketan nire marka pertsonala berdintzen dudana. Hurrengoan bai ala bai hobetu beharra daukat! jejeje

Besterik gabe, oso pozik eta gustura egindako entrenamendu-lasterketarekin.

Aste honetan uste dut Mungiako duatloi sprinta egindo dudala. 2014. urteko debuta, nahiz eta hasiera batean Martxoak 15ean nuen asmoa debutatzeko.

Ongi izan!


Ander, Tili eta Palu taldekideekin lasterketa amaitu ostean.

20.000 bixita!

2011ko Urtarrilean jaio zen nire bloga. Bertan egiten nituen lasterketa eta hainbat gai jorratzeko asmoarekin. Dagoeneko 3 urte pasatxo pasa dira eta bloga 20.000 bixita izatera iritsi da.
 
Eskerrikasko jarraitzen nauzuen guztioi eta ea ba aurten ere gerra pixkat emateko gai naizen.
 
Larunbat honetan urteko lehenengo lasterketa: Zumaiako Herri Lasterketa
Lasterketa egin aurretik bizikletan pare bat ordu egiteko asmoa dut. Ea ba bataz besteko 3'50'' ingurura gerturatzeko gai naizen.