Bermeoko Triatloia 2012


Joan den Larunbatean ospatu zen Triatloiko Euskal-Nafar zirkuitua irikitzen zuen Bermeoko Triatloia (0,75-25-5). Aspaldidanik nengoen triatloia egiteko irrikitan, joan den urteko Irailetik triatloi batean parte hartu gabe nengoen. Bizikletan eta korrikan banekien gutxi gora behera nola ibiliko nintzen, baina igeriketako hasierako masifikazioak eta nola moldatuko nintzenaren bildurrez nengoen.

16:00tan irteera eman zitzaion triatloiari eta orduantxe asi ziren lehenengo golpeak, ur tragoak, etb. Ura oso hotza zegoen, baina froga hasi orduko ahaztuak ziren uraren temperaturak eta dena delakoak. Lehenengo bolla ezkerretara, bigarrena ere bai eta azkenik berriz ere irteerako gunera buelta. Azkenean 17'37''ko denbora 205. postuan. Ondo! Uretatik irten eta itsasontzi txikiak uretaratzeko maldan gora korrika abiatu eta sekulako zorabioa sartu zitzaidan. Lehengo urtearekiko aldea antzematen da, oso ondo!. Boxes gunera sartu, ala moduz neoprenoa kendu, bizikletako tramankuluak jartzi eta Gernikarako bidean.


Bizikletako segmetua hasi eta talde bat harrapatzen ahalegindu nintzen, baina alperrik! Indarrak alperrik xautzen ari nintzen. Atzetik beste taldetxo bat gerturatu zitzaidan eta kilometro  batzuk beraiekin egin ondoren berriz ere atzean... Gernikara iritsi baino zertxobait lehenako beste talde haundi batek harrapatu ninduen eta Gernikatik Bermeorako ibilbide gora beheratsuan beraiekin egin nuen. Bataz besteko 22,55km/h.





Bizikleta utzi eta hiruetatik ondoen moldatzen naizen korrika saioari ekin nion. Korrikako segmentua 161. postuan amaitu nuen 3'55''ko bataz besteko erritmoaz. Oso ondo!


Eta Igande honetan dator benetako froga! Getxoko Extremen Man 113 IronMan erdia! 1,9km igerian, 80km bizikletan eta 21km korrikan. Lehengo urtean "mundu" honetan sartu nintzenean nire buruari jarri nion helburuetako bat betetzera noa. Egia esan hasiera batean Zarautzko IronMan erdia jarri nion helburu nire buruari eta aldez aurretik antzerako distantzia duen froga bat egitea beharrezkoa zela ikusten nuen sorpresarik ez izateko.

Ea ba nola joaten zaidan esperientzi berri hau!

Azkoitiko XIII. Duatloia

Azkenean ez nituen nire espektatibak bete. Korrikan nahiko ondo ibili nintzen. Lehenengo 8,36 kilometroak bataz besteko  3:53ko erritmoan egin nuen lasterka. Bizikletan nahiz eta bi talde galdu nituen, bataz besteko 35,79km/h-ko  abiaduran joan nintzen. Azkeneko 3,5 korrikako segmentua 4:11-ko erritmoarekin burutu nuen. Azkenean 87. postuan amaitu nuen 1:47:45ko denborarekin. A zer nolako nibela dagoen!

10 kilometroko ibilbidea egiten

Urretxurako bidean sufritzen!

Helmugan sartzen

Froga amaitu ondorenekoa



Laister Bermeoko Triatloiko kronika eta argazkiak!!

ASTE HONETAN GETXOKO HALF IRONMAN (Ironman erdia)!!!!




Azkenean Azkoitiko Duatloia iritsi da!!!

Aurtengoa nire Azkoitiko Duatloiko hirugarren parte-hartzea izango da. Lehendabizi 2003. urtean hartu nuen parte. 17 urte nituen eta Anaitasuna Futbol Taldean jokatzen nuen Jubenil mailan. 3. Juniorra izan nintzen helmugan eta 2. Juniorra nire aurreko postuan sartu zen. Egia esan sasoi beteko nintzen. Bizikletan ibili gabe 33,6 km/h bataz besteko abiadura!!

Distantzia: 7-30-3km


Klikatu




2009. urtean eta 23 urterekin batere entrenatu gabe eta Plaza Berri Sport areto futbol taldean jokatzen nuela berriz ere parte hartzea erabaki nuen. Bizikletan zulatua  izan ondoren eta kamara aldatu ondoren 241. postuan amaitu nuen amaitu genuen 246tik 1:50:03ko denborarekin (8-26-4)


Distantzia: 8-26-4km


Klikatu


Honako taula honetan bi urteetako emaitzak alderatuta. Oso garbi dago 2003. urtean askoz ere sasoi hobeagoa nuela!

2012. urtean zer gertatuko ote da? 2003. urteko zenbakietara hurbiltzen ahaleginduko naiz, nahiz eta jakin ez naizela iritsiko

Igandean ikusiko dugu.... ;)