2016

Irailetik Urtarrilerako trantsizioa egin ondoren pixkanaka duatloi/triatloi denboraldia prestatzeko unea iristen ari da. Urtero bezala hasiera gogor xamarra izango da. Oraindik Ondarrun Irailean ospatu zen triatloitik ez dut igeri egin eta bizikletan pare bat aldiz irten naiz. Esan dezaket korrikan aprobatu bat jasotzeko moduan nagoela oraintxe bertan.

Joan den urtean bezala helburu nagusia triatloietako "sufrimendu" eta giro paregabeaz gozatzen jarraitzea izango da, baina oraindik ez ditut zehaztu zein izango ditudan "helburu". Horretarako lehendabizi ganoraz entrenatzen hasi behar. Zarauzko XXX. Triatloiean gustatuko litzaidake parte hartzea 5. urtez jarraian, baina aurten izen ematea zozketa bidez egin behar dutela zabaldu da eta baliteke dortsala ez suertatzea. Bestalde distantzia erdiko beste triatloiren bat edo beste eroriko da segurazki eta joan den urtean ez bezala, duatloi motz bat egitea gustatuko litzaidate. Agian Aizarnazabalgo distantzia luzea. Nork jakin!

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian ere ezin izango dut hutsik egin. Hau ere bostgarren parte hartzea jarraian izango lizateke eta parean topo eginiko beste frogaren bat edo besten ere izango naiz. Nire lemak dioen bezala. Ahal den neurrian lasterketez eta giroaz gozatu eta al bada marka pertsonalak hobetuz.

Besterik gabe, animo denboraldi berriarekin! Uf, a ze alpergurea, baina urtero bezala, MEREZIKO DU!!!!!

Azkoitiko Xabier Munibeko krosa 10 bat urterekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario