Triatloi denboraldi hasiera Getaria eta Senperen!

Azkenean iritsi dira triatloiak!
Egia esan aurten entrenamenduekin dexente ari zait kostatzen martxa hartzea, baina azkenengo 3-4 asteetan koxka bat gorago ibili naiz entrenamentuekin eta igerian kilometro batzuk sartu ditut eta astebukaera berdinean triatloi sprint bat eta olinpiko bat egitera animatu naiz. Hasiera batean Getariakoan nuen guztia eman eta Senperekoa entrenamendu bezala hartzeko asmoa nuen, baina azkenean alderantziz izan delakoaren sentsazioarekin geratu naiz. Sailkapeneko denborek ere horrela dela esaten didate.

GETARIA (0,750-20-5km)
Hasiera batean ez nuen asmorik Getarin parte hartzeko, batiz bat izena emateko epea itxi zenean ez nuelako nire burua kapaz ikusten triatloi duin bat egiteko. Igerian oraindik hasi gabe negoen, baina apirilean egin ditudan kilometrotxoak eta azkenengo momentuan izena emateko sortutako aukerak, lasterketan parte hartzeko behar nuen gogoa indarra edo dena delakoa eman zidaten.

Getaria eta Senperako behar nituen tramankulu guztiak hartu eta Getarira!

Ura oso oso hotza zegoen eta beti bezala nire Tertzio anti-triatleta agertu zitzaidan esanez "Nork esan hik hiri hona etortzeko!", baina beti bezala triatloi guztietako anekdota bezala geratu zen. Igeriketako sektoreak beti urduritzen nau eta urdurituko nau. Lehenengo triatloia izan edo ehungarrena.

Igeriketan beti bezala exkax xamar. Joan den urtean baina 26 segundu motelako. Bizikletako sektorean Garateko gaina ahal den bezala igo eta Getarirako itzulia sortutako taldeari eutsiz eta erreleboak emanez. Amaitzeko, korrikako sektorean ez nintzen nahi bezala aurkitu eta lehendabizi zapatilla bateko lokarria eta ondoren bestea soltatzeak ez zidan psikologikoki lagundu eta ez nuen neure 100% ematen amaitu. Joan den urtean baino 1'16'' motelago.

Lasterketa hasi aurretik banekien 4-5 bat minutu motelago ibiliko nintzela. baita asmatu ere!

Giro bikaina eta triatloiaz gozatzen aspaldiko partez!









 SENPERE (1,5-40-10km)
Getariko triatloia amaitu, tramankulu guztiak furgonetan sartu eta Senpereko aintzirara!
Bertan aurkitzen den "Aintzira" izeneko jatetxean sekulako pizza goxoa jan eta lotara! Goizean triatloi sprinta zegoen eta arratsaldeko 14:00tan zen gure froga.

11:30 aldean pasta eta oilasko papar platerkada jan eta digestioa egin ondoren, bigarren triatloia egitera. Uretara sartu gabe triatloia egiteari ekin nion eta hasieratikgozatu nuen triatloi honekin. Aintziran igeri egitea nahiago dut askoz. Suabe hasi eta indartsu amaitzen somatu nuen nire burua. Bizikletako sektorea oso goraberatsua zen (2 bira) eta indarrak gordetzen joan nintzen eta horrek bertako parajeez gozatzeko aukera eman zidan. A ze nolako parajeak dauden inguru hoietan. Bizikleta utzi eta korrika egiteari ekin nion. Lehenengo kilometroa 4minututan egin nuen eta egia esan ez nuen espero horrelako gogor ekiteari. Indartsu somatzen nintzen eta 10 kilometroetan dena emanda 40'12''tan sartu nintzen helmugan azkeneko kilometroa 4'07'-ra amaituz. Hiru bira ziren eta aldapa motx baina oso gogor bat zegoen. Aspaldian hainbeste gozatu gabe nengoen!

Pena bat da 55€ ordaindu behar izatea Senpereko triatloia egin hala izateko. Ilea hartzea iruditzen zait. Izena emateak eta antolakuntza aldetik nik esango nuke 10€ ere ez dituela balio, baina Senpereko triatloia egiteak bere osotasunean 55€ balio dituela esan daiteke.

Hona hemen 2013 eta 2016ko denborak alderatura. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada