Durango eta Oñatiko duatloiak

Azkeneko bi aste bukaeratan Durangoko eta Oñatiko duatloietan izan naiz. Biak distantzia motzeko duatloiak izan dira (10 - 40 - 5), Durangokoa Euskadiko Txapelketa izan delarik.

Durangon guztira: 2:34:35
Denboraldiko lehenengo duatloi motza. Lehenengo 10 kilometroak 4:11ko erritmora, bizikletan  27km/h abiadura bataz beste eta azkeneko 5 kilometroak 4:41ko erritmora. 






Oñatin guztira: 2:27:42
Denboraldiko bigarren duatloi motza. Lehenengo 10 kilometroak 4:06ko erritmora, bizikletan  28,6km/h abiadura bataz beste eta azkeneko 5 kilometroak 4:22ko erritmora. Aste betean dexenteko aldea sentitu dut batez ere korrikako segmentuetan. Bizikletan berriz errepidea bustia zegoen eta kubiertak uste baino gastatuago nituenez pare bat aldiz ia ia lurrera erori nintzen. Deskargan behera eta Udanan behera astiro astiro jaitsi nintzen eta bakarrik geratu nintzen lurrera erortzeko bildurrez eta dexente denbora galdu nuen. Ala eta guztiz ere nahiko gustura.



Oñatin azkenengo hiru urteetan eginiko partzialak, erritmoak eta guztizko denborak:


Argi dago lengo urteko maila baino zertxobait beherago aurkitzen naizela. Aurtengo helburu nagusirako 4 hilabete falta dira eta oraindik denboraldia luzea denez astiro astiro joango gara, nahiz eta iada baden orduan korrikan eta bizikletan bolumena sartu eta  kilometro dexente egiteko.

Larunbat honetan Azkoitia Azpeitia maratoi erdia. gaur korrikan izan ditudan sentsazioak oso txarrak izan dira eta urte hasieratik dudan iztar atzeko molestia haunditzen ari zaidala somatzen dut batzutan. Biharko atsedenak ea laguntzen didan eta larunbatean ikusiko dugu lasterketa aurretik bizikletak egin ala ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario