Azkoitia - Azpeitia maratoi erdia

Orain dela bi aste Azkoitia - Azpeitia maratoi erdian hartu nuen parte. Banekien ordu ta erditik jaistea oso zaila nuen, baina helburu horrekin irten nintzen. Hasierako 10 kilometroetako erritmoa oso ona izan zen eta horrela jarraituz 1:30:00tik jaistea lortuko nuen, baina kilometroetan akumulatzen joan zen nekea eta azkeneko hiru hilabetetan eskubiko hankako iskiotibialetan ditudan molestiak ez zidaten utzi nire buruari jarri nion helburu zail hori betetzen. Azkenean 348. postua1:31:55ko denborarekin. Hurrengo geltokia Arrigorriagako distantzi luzeko duatloia (12 - 75 - 12) iskioa lagun badut behintzat!




No hay comentarios:

Publicar un comentario