Gasteizko 34. Maratoi 1/2


Joan den Igandean ospatu zen Gasteizko Maratoi 1/2. Bertan familia dudanez Larunbat goizetik Gasteizera gerturatu nintzen bertan lo egiteko asmoz.

Igandean eguraldia bazirudien ez zela oso aproposa izango lasterka egiteko, baiña azkenean ia euririk ez zigun egin. Beroketa ariketak egiten ari giñela (Iñaki Loinaz taldekidearekin batera), elur busti pixkat egin zuen 15-20 bat minututan zehar, lasterketan aldiz ia ez zuen euririk egin.

Hasieratik 1:30:00 inguruan ibiltzeko asmoz irten nintzen eta egia esan hasiera azkarregia izan nuen lehenengo bi kilometroak 4 minutu azpitik egin bai genituen. Kilometroak aurrera joan ala erritmoa mantxoagotuz joan nintzen 1:30:00ko "gizona"k arrapatu ninduen arte. Kilometro batzuetan eutsi nion, baiña 3 kilometro falta zirela hankek ez zuten behar bezala erantzuten eta metro batzuk atera zizkidan.

Azkenean 797. postuan amaitu nuen 1:30:25ko denbora eginez, bataz besteko  4'17''ko erritmoarekin. Benetan gustura egindako lanarekin, nahiz eta hobeto egin nezakeenaren sentsazioekin amaitu.

Helmugako azkeneko zuzenbidean

Hurrengo helburua Azpeitiko 7,5 kilometroko ibilbidea duen San Silbestrean 3'50''ko erritmoarekin egitea.

Benetan astebukaera ederra pasatu nuela Gasteiz alde horretan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario