Denboraldiko lehenengo garaipena!


Eta azkenean denboraldiko lehenengo garaipena! jejeje
Joan den Uztailaren 16an ospatu zen Putrokaleko I. Aittolara igoera. Bertan Putrokaleko zazpi kidek hartu zuten parte. Bi kategoriatan banatu giñen, alde batetik Elitekoak (Putrokaletik irten giñen) eta bestalde  Afizionatuak (Hauek Marixatik irten ziren). Azkarate gaineraiño Iñakik jo zituek bi atake kenduta ez zen iñolako gauza berezirik gertatu. Azkarateko gaina harrapatu eta orduan hasi ziren gauzak aldatzen. Iñaki, Joseba eta Axirik erritmo aldaketa ezarri zuten eta Igor eta ni atzean geratu giren. Guk ordea gure erritmoan jarraitu genuen eta ez genuen denbora asko behar izan hauek harrapatzeko. Orduan Iñakik beste atake bat jo zuen  eta alde egiten ahalegindu zen. Atzetik joan genitzaizkion Igor eta ni, eta pixkanaka tartea kentzen joan giñen. Marixara iristera gindoazela berriketan geratu nintzen lagun batekin eta Igorrek atakea jo eta Iñaki pasatzea lortu zuten. Bi kilometro falta harrapatu nituen biak eta azkenean Aittolako gainean garaile sortatu nintzen.








Elitekoen Sailkapena:
1.- Tertzio
2.- Igor
3.- Iñaki
4.- Joseba
5.- Axiri

Afizionatuen Sailkapena:
1.- Kapo
2.- Zabala

Ondoren barbakoa egin genuen igoeran galdutako indarrak berreskuratzeko asmoz.


Hona hemen bidean zehar grabaturiko bideo batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario