47B.SS



4413. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h33'59''


Behin baiño gehiagotan esan izan dut ez nuela Behobia-Donosti frogan parte hartuko bertan pillatzen zen jende pila zela eta, baina azkenean taldekide batek bere dortsala eskaini zidan eta ezin uko egin. Berak ere lehenengo aldia zuen eta ez zeukan beste maratoi erdi bateko denborarik dortsalaren kolorea aldatzeko. Nire dortsala, 19343 zenbakia hain zuzen ere, dortsal txuria zen; hau da 14 taldetatik 12.ean irten nintzen. Irteeran egia esan jendeak nahiko bizi irten zen, baina metroak egin ahala inguruko jendearen erritmoa mantsotuz joan zen. Nire lehenengo kilometroa 4:10era izan zen eta egia esan uste baina hobeto zijoan gauza aurreko taldekoak (Dotsal Naranjak) arrapatu nituen arte. Belarretatik, espaloitik, kotxe tartetik... ahal nuen bezala saiatu nintzen erritmoa mantentzen, baina ezinezkoa zen. Azkenean bataz besteko 4:43ko erritmoarekin amaitu nuen froga.


Giro ezin hobea aurkitu genuen egun osoan zehar. Behobiara iritsi eta Behobia-Donosti maratoi erdia baiño gehiago Kilometroak, Nafarroa Oiñez.. edo horrelako zerbait zirudien. 20 kilometroetan, bide guztian zehar, leku guztietatik gerturatutako jendea zegoen bide bazterretan oihu eta oihu lasterkariak animatuz. Txalogarriak benetan!


Interneten begiratutako informazioaren arabera 9.000 pertsona inguru aurreratu nituen (19.000tik 21.200ra taldean irten eta 10.000. inguru helmugan) 20 kilometroetan zehar, nire bataz besteko pultsazioak 171koak izan zirelarik.



Pena merezi izan zuen nire lehenengo B-SS maratoi erdian irtetea. Nahiz eta egindako denborarekin ez naizen gustura geratu, bertan topatutako giroa asko gustatu zait. Hurrengo urtera begira dortsal hobeagoa izango dudanez 1h 28'00'' tik jeisten saiatuko naiz, nahiz eta aurtengo helburua (1h30'00'') ezin izan dudan burutu gauz bat edo bestea dela medio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario