Goi mailako errendimendu zentrua


Nire aiton-amonen etxeko garajean goi mailako errendimendu zentru bat sortu dut astean zehar bizikletan entrenatu ahal izateko. Ikusten duzuen bezala bertan ez da luxurik falta. Goi mailako Raseza bizikleta berria, musika zein irratia entzuteko aparatua eta ardoz goraino hornituriko bodega (1984ko uholdean ibaiko ur azpian ibilitako botillak ere badaude!). Hauxe ba nire goi mailako errendimendu zentru berria!

Gero eta gertuago dago Duatloi denboraldiaren hasiera eta trenak ez harrapatzeko bizikletan kilometroak egiten hasi beharko!


2 comentarios:

  1. Orbea Training by Bkool dek alto rendimiento. Hori txatarra en un puto rodillo con musica bakaleta dek jajaja
    Egurraaaaaaaaaaaaa

    ResponderEliminar
  2. Hori super alto rendimiento dek! Baño ezgattuk aberatsak eta... bestelare nahiko gasto zauskeau da...

    ResponderEliminar