Arrigorriagako XIV. Duatloia

Larunbat honetan ospatuko da Arrigorriagako XIV. Duatloia. Distantzia luzeko Euskadiko Txapeketa da eta egingo diren distantziak 12-75-12 dira. Astebete lehenago 200 plazako kupoa beteta zegoen dagoeneko. Antza denez Euskal Duatletek gustoko dute froga hau. Niri gogorregia iruditzen zait eta orain lesio batetik irten berria nagoela ezin ba aurkeztu. Bestalde Azkoittiko Triatloi Taldetik Pio eta Txanpaña izango ditugu lehiatzen. Ea ba ondo joaten zaien eta sorte izaten dute.


Dagoeneko duatloien denboraldia bukazten ari da. Triatloiak astera doaz eta horrekin batera nik bezala Triatloi baten edo besten parte hartzeko asmoa dugunok igeri pixkat egiten hasi beharko dugu. Neoprenozko trajea? Horra hor beste arazo bat! Ez dira oso merkeak (Topatu dudan merkeena 179€) eta bi edo asko jota hiru Triatloi egiteko aurten... Bueno ikusiko da! Hurrengo urtean serioago hartzeko asmoa dudanez merezi izango du inbertsioak...


Lehengo urteko duatloieko irudi batzuk:



Sorte on Arrigorriagako Duatloiean parte artu behar duzuen guztioi!!!

http://www.urbikotriatlon.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario