Azkoitia - Getaria - Elgoibar - Azkoitia

Gaurko honetan kableak elkar-trabatu egin zaizkidala garbi dago. Bi aste hauetan belauneko lesioak ez dit utzi entrenatzen, nahiz eta 30 minutu bizikletan eta 1,5 egin korrika belauna probatzeko. Atzotik buruan nuen gaur bizikletan buelta luzea egin behar nuela lesioa amaititzat emateko. Helburua Zumaira joan,  kostaldetik Debara, ondoren Elgoibarrera eta azkenik Azkarate zaharretik berriz ere Azkoitira etortzekoa zen. Nahiz eta nahiko astokeria izan bi astetan ezer egin gabe egoteko azkenean gehiago egin dut!

Goizeko 10ak aldera bada-ezpada ondo jantzi eta Zumaiarantz abiatu naiz. Giroa hobetzen zijoan eta hasierako hotzetik, epeltasunera gerturatu zaigu tenperatura Lorentzo jaunaren laguntzaz. Aspaldian perretxikoak bezala errepidera irteten diren hainbat eta hainbat jende zebilen bizikletan. Zumaiara iritsi eta zegoen eguraldiaz aprobetxatzeko asmotan Getariara inguratu naiz. Oso giro polita zegoen... Surflariak itsasoaren maila pixkat igo eta surfeatzen asteko gogoz zai, errepide bazterrean jende korrika, beste batzuk arrantzoan eta bizikleta zale mordo bat!

Getariara iristear nengoela Getariko Arratoira igotzea pasatu zait buruetik eta pentsatzeko denbora eman gabe hor nintzen maldan gora. Gorantzko bidean isasontzi txiki ugari zegoen itsasoan eta hoien artean buzeatzaile talde bat. Gora iritsi 10 bat minutu egon paisaiaz gozatzen eta buelta hartu dut.


Hasiera baten Azkoitira bueltatzea pentsatu dut, baina Narrondo pasa eta Azkoitirako kruzean nahi gabe Itziar aldera abiatu naiz. Bidean badaezpada  buelta hartu behar nuela pasa zait burutik lesioaren beldurrez nintzen eta, baina azkenean Itziarrera iritsi naiz, hortik Debara eta Debatik Elgoibarrera. Elgoibarren iritsi da eguneko atalik gogorrena, Azkarate! Hankak nekatuta zeuden aktibitate eza eta behin ere egin gabeko distantzia medio. Azkaraten gora bide baztarreko karakolak momentu batzuetan ni baina azkarrago zijoazelaren sentsazioa eduki dut, baina azkenean iritsi naiz Azkoitira.


Azkenean 75 kilometroko ibilbidea osatu dut 3h03'00'' deborarekin.

Hona hemen gaurko ibilbidearen altueraren nondik norakoa:


Hemen argazki batzuk:



BENETAN GOIZ PASA ZORAGARRIA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario