Azkoitia - Mandubia - Ormaiztegi - Zumarraga - Azkoitia

Goizean goiz eguraldia haserre xamar zegoela zirudien. Hala eta guztiz ere 10:30aldean eguraldi txukun xamar jartzen asi da eguzkia agertu den arte. Bizikleta hartu eta badaezpada ondo jantzita errepidera abiatu naiz. Hasiera batean Nuarbera joan ondoren Errexil aldera eta azkenik etxera joateko asmoz abiatu naiz, baina gauzak aldatu egin dira. 

Nuarbera iristen ari nintzela Mandubiraiño joatea otu zait. Azkena beran izan nitzela 14 bat urte izango nituen eta egia esan ez nuen bidea gogoratzen. Pedalkadak eman ala eguraldia hobetzen joan da eta soinean neramatzan erropa batzuk kendu behar izan ditut. Mandubira iritsi eta ibilbide berriak ezagutzeko asmoz Ormaiztegira jetsi naiz eta ondoren Zumarragaraino bide zaharretik. Azkenik Azkoitira iritsi naiz!

Azkenean bidean erabakitzen joan naiz zer nolako buelta egin eta egia esan horrelakoak izaten dira onenak! Guztira 52 Km egin ditut 2h04' ko denbora eginez. Belauneko molestiak ia desagertuta ditut dagoeneko eta hurrengo astea nolakoa joaten den arabera Eibarreko Duatloia egingo dut.

Ibilbideari buruzko informazio apur bat:

Nuarbetik irtenda Mandubirako bideak 10,5 km ditu. Guztira 396 metro igotzen dira. Bataz besteko ibilbidearen portzentaia %3,8koa da.

0-4%  4-7%

No hay comentarios:

Publicar un comentario