Zarauzko XI. Garagardo Festa ( Aste Santutan)



Euskal Herrian ezagun dira hainbat eta hainbat herritako Aste Santutako ospakizunak: Segura, Balmaseda, Hondarribia,… era tradizionalean eta ohitura kristauen inguruan antolatutako egunak izan ohi dira. Zarautzen ordea azken urteotan Aste Santutan beste era batetako festa eta jai giroa sortu da: ZARAUZKO GARAGARDO AZOKA!

Zarauzko Rugby Taldearen eskutik sortu zen duela 11 urte autofinantziazioa lortzeko asmoz. Aurtengoa XI. Zarauzko Garagardo Azoka izango da eta urtero bezala jende asko espero da. Apirilak 18 Astelehenean hasi eta 25 Astelehenean amaituko da. Ordutegia berriz eguerdiko 12tatik goizeko 1tak arte izango da eta era guztietako ekitaldian egongo dira egunean zehar kontzertuetaz gain.

Hauek izango dira azokan dastagarri egongo diren garagardo ezberdinak: Affligen, Foster´s, Guinnes, Extra Smooth, Maes, Murphy´s eta Paulaner.

Lagunak azkeneko hiru urtetan zehar bezala hor izango gara. Hor zehar nunbaiten bazkaldu eta 6-7rak aldera Zarautzera. Lengo urtean hiru egunetan zehar izan giñen eta ea aurten zer gertatzen den!


Hona hemen lengo urtean azkeneko eguneko Karaokean grabatutako 
gazte baten espektakuloa Michael Jackson ospetxuaren dantzan imitatzen



No hay comentarios:

Publicar un comentario