Azkoitiko Duatloia etxeko balkoitik...

Astebukaera honetan bi duatloi ospatu dira. Alde batetik Gernikako XVI. Duatloia eta bestetik Azkoitiko XII. Duatloia. Egia esan nahiko gogorra egin zait lau duatloi segidan parte hartu ondoren herrian ospatzen zen duatloiean parte ez hartzea lesio bitxi honen ondorioz. Ala eta guztiz ere dagoeneko molestiek alde egin dute eta aste honetan normaltasun osoz entrenatzeko  egongo naizela uste dut. 

Azkoitiko XII. Duatloia (www.azkoitikoduatloia.net)

Gernikako XVI. Duatloia (www.duatlongernika.com)


Bestalde Triatloien garaia astear dago eta nahiz eta igerian ez naizen batere aritu, pare bat triatloietan parte hartzeko asmoz nago hurrengo urtera begira triatloiak zer diren jakiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario