Azkoitia - Zumarraga

Dagoeneko 22 egun pasa dira belauneko lesio izan nuenetik. Oraindik ez zait sendatu! Ala eta guztiz ere belauna ongi somatu izan dudan bakoitzen bizikletan ibiltzera joan naiz. Korrikan, guztiz sendatuta dudala guztiz ziurtatuta izan arte enaiz atrebitzen.


Gaurko honetan, Aste Santu guztietan ezer egin gabe egon ondoren 30 kilometroko bizikleta bueltaxka bat egin dut Zumarragara ordubete inguruan. Nahiz eta ez zuen eguzkirik egiten tenperatura bikaina zen bizikletan ibiltzeko. Lasai antzera hasi naiz, Aizpurutxon gizon bat pasatu dut eta erroberara jarri zait. Orduan nire lehiakortasuna azaleratu zait eta erritmoa bizkortu behar izan dut gizona atzean usteko, baina ez nuen nahi gehiegi fortzatzea eta ia Zumarragararte atzean izan dut.

Ea ba bihar belauna nola "esnatzen" zaidan....


No hay comentarios:

Publicar un comentario