Ermuko II. Duatloia

Non: Ermua (Bizkaia)
Noiz: 2011/04/02 - 17:00tan
Zer: Ermuko II. Duatloia
Antolatzailea: Ostots Triatloi Kirol Kluba

Sailkapenak
Kategoriaka

Larunbatean ospatu zen Ermuko II. Dualtloia. Bertan 130 gizonezkok eta 17 emakumezkok hartu genuen parte. Irteera 5tak pasatxo eman zuten, arazoren bat medio. Irteera oso bizia izan zen eta lehenengo 2-3 kilometroetan elkarri segika zebiltzan lehenengo bost neskekin egin nituen 4 minutu azpitik. Niretzat erritmo biziegia zen eta apur bat lasaiago joan behar izan nuen, nahiz eta lehenengo 5 kilometroak bataz besteko 3:48 minututan amaitu.

Trantsizioa ala moduz egin eta bizikleta 10 kilometroko bi birei ekin nien. Lehendabizi Mallabiruntz abiatu giñen, bertako aldapatxoari aurre eginez eta ondoren mendi puntan aurkitzen zen ermita batera jo genuen. A ze nolako aldapa! Mingaina lurrean arrastaka nuela ala moduz iritsi eta beheraka ekin genion. Mallabiko industrialde batetik berriz ere Ermura. Bira berbera beste behin egin eta 3-4 bat minutu galduz trantsiziora iritsi nintzen. Azkeneko 2,5 kilometroak bataz besteko 4:10ko denboran egin nituen. Egia esan nahiko gogorra egin zitzaizkidan azkeneko kilometroak, gora behera ugari bai zituen. Hala ere 67. postuan egin nuen.

Guztira 1h11'31''ko denborarekin amaitu nuen lasterketa 83. postuan. Egia esan ez nuen horrelako denborarik egitea espero, aldez aurretik nituen agujetak kontutan hartuta.

18. Mikel Garate  1h02'00'' (2. SUB23)
41. Jokin Pio  1h06'09'' (3. SUB23) (Bizikletan gurpila zulatu zuen).
83. Aitor Tertzio  1h11'31''

Taldeka 7. postuan amaitu genuen 14 taldetatik. Piok gurpila zulatu izan ez balu, seguruenik 4. postuan amaituko genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario