Ermuko II. Duatloia

Datorren larunbata, apirilak 2, urteko Euskal Herriko duatloi zirkuitoko puntuagarria izango den Ermuko duatloia jokatuko da. Proba, sprint distantzian lastertuko da. Ostots Triatloi Kirol Kluba eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta arratsaldeko 5etan izango du hasiera. 


Irteera, helmuga eta boxeak, Cardenal Orbe enparantzan kokatuko dira. Proba, 5km dituen herri barneko 2,5kmtako zirkuituari bi itzuli eginez izango da. Lehenengo transizioaren ondoren, duatletek 20km osatu beharko dituzte bizikleta gainean, 10 kmtako bi itzuli eginez. Bizikleta saioko ibilbidea ondorengoa izango da: Ermua, Mallabia, San Pedro, Hambreko poligonoa, berriro Ermura itzutzeko. Helmugara iritsi aurretik, azken ataleko oinezko lasterketak 2,5km izango ditu, lehenengo oinezko atalaren ibilbide desberdina izanik. 


Duatloi Txikia ere izango da, 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat, adin bakoitzerako distantziak egokituko direlarik. Gaztetxoeen artean koirola bultzatzeko eta duatloia ezagutu dezaten. Irteera, Cardenal Orbe enparantzan izango da eta eguerdiko ordubatean hasiko da.


Oraingo honetan helburu zehatz bat jarri diot nire buruari, 1h18'00''. Agian geihegi!





Ermuko Triatloi Taldekoak Zarautzeko Triatloiean

Zu Kirolari

ETB1-eko Zu Kirolari saioak eginiko erreportai bikaina. Diego Gartzia joan zela X. urte  pasa dira jada eta bere oroimenez eginiko erreportai honetan beste hainbat gai jorratu dituzte.

  • Azpeitia-Azkoitia Erdi Maratoia
  • Azkoitia-Azpeitia Trindor desafioa
  • Harri jasotzea
  • Surfa
  • Errugbia
  • ...


Durangoko V. Duatloia

Non: Durango (Bizkaia)
Noiz: 2011/03/26 - 16:00tan
Zer: Durangoko V. Duatloia
Antolatzailea: Mugarra Triatloi Taldea

Sailkapenak

Larunbatean ospatu zen Durangoko V. Duatloia. 296 duatletek eman genuen izena, 269-k artu  genuen parte eta 242-k lortu genuen amaitzea. Denboraldiko 3. duatloia nuen eta azkeneko hiru astetan bezala duatloien parte hartzeko irrikatzen nengoen. Ostegun eta Ostiralean entrenatu gabe nintzen, baina Astelehen eta Asteazkeneko bizikleta saioak eta Asterateko 8 kilometroak nahikoak izan ziren aurreko asteetako erritmoan jarraitzeko. 

Jende ugari bildu zen Durangoko kaleetan duatleten nondik noraoak ikusteko. Azkoitiko Triatloi Taldeko Pio, Garate eta ni, Tertzio joan giñen. Dorsala eta opariak jaso ondoren korrika pixkat eta luzeketak egin eta irteera gunera inguratu giñen. Irteera eman orduko sekulako erritmo bizian irten giñen, lehenengo kilometroak 3 minutu azpitik egin nituen (3:41, 3:47 eta 3:54). Kilometroak aurrera joan ahala erritmoa mantxoagotzen joan nintzen eta azkenean lehenengo 9 kilometroak 4:05 min/km erritmoan irten zitzaizkidan. Bizikletako ibilbideak Oñatin antzerako zerbait gertatuko zitzaidan bildurrez nengoen, baina egia esan guztiz harrituta gelditu nintzen eman nuen mailaz. Bataz besteko abiadura 30,30 km/h eraman nuen eta posizio bakarra galdu nuen lehenengo 9 kilometroekiko. Azkeneko 5 kilometroak berriz oso gogorrak egin zitzaizkidan. Hankek ez zidaten nahi bezala erantzun eta 10 bat posizio galduko nituen seguruenik. Hala ere 137. postuan amaitu nituen 5 kilometroak.


Azkenean 157. postuan amaitu nuen eta egindako guztizko denbora 2h17'43'' koa izan zen. Oso gustora egindako lanarekin!


Azkoitiko Triatloi Taldea
Taldeko hiru partaide joan giñen bakarrik eta hori taldekako sailkapenean irudikatu zen argi eta garbi. 22 taldeetatik 17. postuan amaitu genuen eta guztizko denbora 6h30'35'' koa izan zen.


5. eta 7. postuan amaitu zuten hurrenez hurren Pio eta Garatek 23 urtez azpitik kategorian


1. Pio 2h06'25''
2. Garate 2h06'27''
3. Tertzio 2h17'43''

Bizikletako ibilbidean igarotako herri zein auzoetan aurkituriko giroa bikaina izan zen. Jende guztia animatzen! Bestalde korrikako ibilbidearen zati garrantzitsuena Durangoko kaleetan izanik jende pilla zegoen animatzen. 


Aste honetan berriz, Ermuko II. Duatloia!

Durangoko V. Duatloia

Non: Durango (Bizkaia)
Noiz: 2011/03/26 - 16:00tan
Zer: Durangoko V. Duatloia
Antolatzailea: Mugarra Triatloi Taldea


Mugarra Triatloi Taldeak, Zarate eta Elexpe eta Udalaren laguntzarekin, eta Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean, datorren Martxoak 26 Larunbata, Durangoko V. Duatloi Laburra antolatu du. Duatloien Euskadiko zirkuituaren barruan puntuagarria izango da froga hau eta Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren arabera egingo da.

2011. urteko Triatloi Federazioko lizentzia duten guztiek parte har dezakete eta ondorengo kategoriak izango dira: Junior, Beterano 1, 2 eta 3 eta Absolutua, bai gizonezko bai emakumezkoetan.

Honako hauek izango dira ibilbideak:
  • Korrika: 8 Km. Orozketako bidea eta alde zaharrean zehar.
  • Bizikleta: 39,200 Km. Durango-Axpe-Elorrio-Berriz(Miota)-Zaldibar-Arriandi-Durango
  • Korrika: 5 Km. Alde zaharrean bi itzuli.
Irteera 16:00etan izango da Ezkurdi plazatik. Bertan boxeak egongo dira. Partehartzaileek dutxak erabili ahal izango dituzte, Jai Alai frontoikoak (boxeetatik 5 metrora), Landako polikiroldegikoak eta Tabiran dagoen Kirol errota gimnasiokoak.
Izena emateko epea federatuentzako Martxoaren 24an amaituko da, edo 350 parte hartzailek izena ematen dutenean. Izen emate guztiak (20€) Euskadiko Triatloi federazioaren web orriaren bitartez egingo dira
Dortsalak lasterketa egunaren bezperan 17:00etatik 21:00etara edota lasterketa egunean 12:00 etatik 15:30 etara banatuko dira Ezkurdin.
Boxeak 13:30etan zabalduko dira eta 15:45 etan itxi. Bertara sartzeko beharrezkoa izango da N.A.N-a edo Lizentzia erakustea. Material kontrola 15:45etan itxiko da. Sari eta opari banaketa Ezkurdi plazako musika kioskoan egingo da 19:15etatik aurrera.
Ibilbideak
           1. Oinezko sektorea 8 Km

vuelta-1.jpg

2. Bizikleta sektorea 39,2 Km



3.- Oinezko sektorea 5 Km (2′5 Km-ko 2 itzuli)
vuelta-2.jpg
Informazio iturria: http://www.mugarratt.com/duatloia/


***
Denboraldiko 3. Duatloia izango da niretzat eta espero dut Basauriko eta Oñatiko sentsazioak hobetzen joatea. Helburuak berdina izaten jarraitzen du, amaitzea! Zakaaaaa!! jejeje

Oñatiko XX. Duatloia - Bideo+Argazkiak

Hona hemen Ainhoa Muruaren lagunek egiñiko bideo zoragarri bat.




Bestalde goiena.net-en aurkitu ditudan argazki gehiago.


Goiena

Oñatiko XX. Duatloia okerrak zuzentzen


Azkenean hauek izan dira Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek lortu ditugun postuak:


23. Imanol Larrañaga
71. Jokin Sudupe
107. Mikel Garate
140. Haritz Elorza
216. Iñaki Gonzalez
275. Aitor Beneitez

Jokin Sudupe "Pio"-k 23 urtez azpitik kategorian 5. postua lortu zuen eta Mikel Garatek berriz 7.na. Bestalde Bitturi, Pio eta Garateren denborei esker taldeka 15. amaitu genuen 37 taldetatik 6h10'06''ko denborarekin.



Bestalde hona hemen Euskadiko Triatloi Federazioak argitaratu dituen sailkapenak:

Oñatiko XX. Duatloia

Non: Oñati
Noiz: 2011/03/19 15:30tan
Zer: Oñatiko XX. Duatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko distantzia motzeko Euskadiko Txapelketa. Eguerdiko 13:30tan elkartu nintzen Jokin "Pio" taldekidearekin. Bizikleta autoan sartu eta Oñatira abiatu giñen. Kotxea aparkatu, dorsala (eta opariak) hartu, erropak jantzi, bizikleta boxesetan utzi eta korrika pixkat egin ondoren irteera gunera abiatu giñen.

Bistakoa zen oso maila altua zegoela eta horren adibide garbia atzerritarren presentzia zen. Guztira 400 parte hartzaile agertu giñen 55 kilometroko zirkuitua amaitzeko asmoz. Antolatzaileek irteera eman eta 5 kilometroko zirkuituari bi bira ematera ekin genion. Lehendabiziko kilometroa 03:56 minututan egin nuen, baina aurretik nuena gogoratzearekin batera erritmoa jeistea pentsatu nuen indarrak gordetzeko. Ibilbidean zehar duatleta bat baino gehiago ikusi nuen bide bazterrean geldirik arazoren bat medio. Lehenengo 10 kilometroak 40:15 minututan amaitu nituen batazbesteko erritmoa 04:01 minutukoa izanik. Nahiko sentsazio onekin amaitu nuen lehendabiziko zatia, baina hortik aurrera hasi ziren arazoak bizikleta gainean. 


Bizikletako zatia gogorregia egin zitzaidan batiz bat bizkarreko minagaitik. Urtea hasi denetik bizikletan ez ditut 800 kilometro ere egin eta 40 segidan  iñoiz ere ez. Atzetik etortzen zitzaizkidan taldetxoei jarraitzea ahalegintzen nintzen, baina alferrik! Kilometro gutxi batzuk egin orduko usten ninduten atzean, eta horrela lau pa bost bat taldetxoekin nire antzeko maila zuten batzuekin elkartu arte.

Deskarga oso gogorra egin zitzaidan (batiz bat nire bizkarrarentzat jeje), baina gogorrena 40 kilometroak 140 bihurtu zitzaizkidanaren sentsazioa izan zen. Txalogarria Deskarga gainean jasotako animoak!

Boxesetara iritsi orduko konturatu nintzen galdu nituen posizioak asko izan zirela, boxesak bizikletaz beteta bai zegoen. Bizikleta utzi, kaskoa kendu, zapatillak jantzi eta azkeneko 5 kilometroko zirkuituari ekin nion. Dagoeneko lehendabiziko sailkatuak iritsiak ziren eta nire helburua hori zen, helmugara ahal zen azkarren iristea. Hankak ez nituen momenturik onenean eta taldekide batek nire zapatillak janzteak (zapatilla berdinak bai ditugu) ez zidan batere lagundu.


Azkenean 283. postuan amaitu nuen 1h20'46''ko denborarekin. 400 Parte hartzaileetatik 353k lortu genuen helmugara iristea. Zorionak guztioi!

BENETAN TXALOGARRIA OÑATIKO KALEETAN ZEHAR ETA DESKARGA GAINEAN ZEUDEN ZALETUEN ANIMOAK

Azkoitiko Triatloi Taldea




Argazki batzuk

Sailkapenak
Argazkiak, Sailkapena eta helmugako bideoa
Argazkiak

Azkoitiko Triatloi Taldea Oñatiko XX. Duatloian

Honako hauek izango gara bihar Oñatiko XX. Duatloietan Azkoitiko Triatloi Taldea ordezkatuko dugun duatletak:


Beneitez Sagarzazu, Aitor (ABM)
Elorza Lasa, Haritz (ABM)
Garate Badiola, Mikel (SUB23)
Gonzalez Pascial, Iñaki (ABM)
Larrañaga Larrañaga, Imanol (ABM)
Sudupe Mendizabal, Jokin (SUB23)


Ez dut helburu zehatzik, bukatzeaz aparte.


Zorte on guztioi!

Oñatiko XX. Duatloia

Eguna: Martxoak 19, Larunbata
Ordua: Arratsaldeko 15:30
Non: Oñati
Zer: Duatloia


Larunbat honetan ospatuko da Oñatiko XX. Duatloia. Distantzia motzeko Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan eta 400 duatletek hartuko dugu parte. Distantziak honako hauek izango dira: 10-40-5.  Oñatiko duatloia gustoko dute duatletek eta hori izen-ematean argi eta garbi ikusi da. 400 pertsonako kupoa zegoen eta astebete lehenago bete egin da.




Korrika 10 Km
Herrian zehar egongo den zirkuituari bi bira.




Bizikleta 40 Km
Oñati, San Prudentzioko bidegurutzea, Bergara, Antzuola,  Deskarga gaina, Legazpi eta Oñati berriz.




Korrika 5 Km
Hasierako zirkuituari bira bat.


INFORMAZIO GEHIAGO: www.txantxiku.net/duatloia.htm

Basauriko XV. Duatloia ( 6 Km - 20 Km - 3 Km)

Joan den Igandean (13/03/2011) ospatu zen Basauriko XV. duatloia. Antolatzaileen hitzetan iñoiz izan den parte hartzerik handiena izan zen. 19 emakumek eta 206 gizonezkoek amaitu dugu froga.

Duatloi guztietan (Sprintak batik bat) izaten omen den bezala, duatletek abiadura bizian ekin zioten lehenengo lasterketako ibilbideari. 6,1 kilometroko luzeera zuen eta 3,05 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar zitzaizkion. Ibilbidearen erdialdean sekulako aldapa zegoen 500 bat metrotan eta nahiko gogorra egiten zen.

Korrikako ibilbidea (Zirkuituari bi buelta)

Bizikletako ibilbidea nahiko gogorra zen 400m-ko desnibela bai zuen guztira. Hasiera batean Arrigorriagara hurbildu gara bidean aurkitzen ziren salto-gune guztiei aurre eginez. Arrigorriagara iritsi eta Zaratamora ekin diogu mendian gora. Bide zulo ugari aurkitu dugu bidean eta egia esan nahiko arriskutsua iruditu zait ibilbidea zenbait puntutan. Eskerrak ez digun euririk egin! 


Bizikletako ibilbidea

17,1. kilometroan sekulako paretarekin aurkitu gara. Batzuek zioten %16ko aldapa zegoela eta egia esan ez zen urruti ibiliko. Aldapa bukaeran festak.com-eko argazkilaria zegoen gure sufrimendu aurpegiei argazkiak ateratzen.

%16-ko aldapa zegoen lekua

20 kilometroko ibilbidea amaitutzat eman ondoren berriz ere korrika egiteko zapatillak jantzi eta 2,9 kilometroko zirkuituko azkenengo itzuliari ekin diogu. Duatleta guztiak sakabanaturik aurkitzen ginen eta denok ere gure azken indarrak xautuz ahal genuen azkarren iritsi gara helmugara.

Esan bezala ibilbideak gora bera ugari zituen eta hankentzat nahiko gogorra izan da. Hona hemen ibilbide guztiaren grafika:


Denboraldiko lehenengo duatloia izateko oso gustora eta sentsazio onekin amaitu dut. Hurrengo astean Oñati eta hor izango ditut komeriak!

Azkoitiko Triatloi Taldea

33. Imanol Larrañaga Larrañaga "Bitturi" (1h 10' 21'')
45. Jokin Sudupe Mendizabal "Pio" (1h 11' 47'') 
46. Mikel Garate Badiola "Garate" (1h 11' 49'') 
122. Aitor Beneitez Sagarzazu "Tertzio" (1h 19' 34'')

- Piok eta Garatek 5. eta 6. egin dute hurrenez urren 23 urte azpitik mailan.
- Taldeka berriz 30 taldetatik 11. egin dugu Bitturi, Pio eta Garateren denborei esker (Taldeko lehenengo hirurak hartzen dira kontuan).

Sailkapenak



Basauriko XV. Duatloiaren aurreko eguna

Joan den Larunbatetik bizikleta ikutu gabe nengoen eta bihar lehenengo duatloia egin behar dudala ikusirik  bueltaxka bat egitera joan naiz  ankek pixkat bat hobeto funtzionatuko dutelaren asmoz. 


Lehendabizi Zumarragara joan naiz lasai lasai eta bueltan Aizpurutxo pasa era berehala Azkoitiko T.T.-ko lagun dudan Iñaki G.-rekin topo egin dut. Berak oraindik kilometro batzuk gehiago egin behar zituela eta Olasoko lehenengo kilometroraino lagundu diot.


Etxera itzuli eta beharrezko luzaketak egin ditut hankak ahal den azkarren errekuperatzeko.

Ea ba biharko egunean egun polit bat izaten dugun eta eguraldiak laguntzen digun!

Basauriko XV. Duatloia


Igande honetan (Martxoak 13) ospatuko da Basauriko XV. Duatloia. Duatloi Sprinta izango da eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria. Irteera goizeko 11tan emango zaio irteera eta bertan neskek eta mutilek hartuko dugu parte.

Hauek izango dira bete behar izango ditugun distantziak:
Denboraldiko nire lehenengo duatloia izango da eta ez noa helburu zehatz batekin. Goiz atsegin bat pasa eta sentsazio onekin amaitzea nahiko nuke.  Ea ba zer gertatzen den!

EGURALDIA:

Azkoitia-Attola-Kakute


Joan den Larunbatean egun bikaina izan genuen kirola eginez zegoen eguraldiaz gozatzeko. Goizeko 9:45 inguruan abiatu nintzen Aittolaruntz. Aspaldian txirringan ibilbide aldapatsuetan ibili gabe nenguen eta egia esan nabaritu nuen anketan. Aittolara iritsi nintzen eta bertan Guardia Zibilak zebiltzan  aurkitzen ziren mendizaleak eta beraien autoak katxeatzen. Bertan nuen hitzordua neskalgunarekin bizikleta autoan sartu eta Kakutera oinez abiatzeko, baina buelta hartu nuen bada ezpada eta Aittola baino 300m lehenago dagoen bide bazter batean egon nintzen bertan zeuden bi zaldien konpainian neskalagunaren zai. Bera iritsi, erropak aldatu eta Kakutera abiatu giñen.
700 bat metroetara elurra agertzen asi zen bide bazterretan eta bapatean elurrez inguraturik geunden. Gure oinetakoak ez ziren elurretan ibiltzeko oso aproposak eta tentuz egin behar izan genituen azkeneko metroak erorketarik ez izateko. Goian Ondarruko kuadrilla batekin elkartu giñen.

Nahiko nekaturik amaitu nuen jeitsiera, baina egia izan merezi izan zuen.

Hurrena gehiago!

Azkoitia-Aittola (Bizikleta): 11,7 km




Aittola-Kakute-Aittola (Oinez): 6,64 km



Inguruko ibilbideei buruzko web orriak: 

Bertan ibilbideen informazioa, grafikak, deskribapenak, argazkiak etb. ikusi eta zuk zeuk argitaratu ditzakezu.

Martxoko entrenamenduak

1. astea (5 egun):
Korrika: 17,5 Km (1h 24'´)
Bizikleta: 54,5 Km (2h 42´)
Igeriketa: 200m
Bestelakoak: Mendi buelta 1 (4,5 km)
Entrenamendu edota lasterketa bat egiten dugunean askotan galdetzen diogu gure buruari zein erritmotan egin ote dugun (km/min). Horretarako taula hau garatu dut Excelen:

- Sailkapenean bataz besteko erritmorik jartzen ez duenean.
- X kilometro X denboran egindakoan  bataz besteko erritmoa jakiteko.
- etb.



Beste korrikalari batzuek abiaduraren (km/h) arabera neurtzen dituzte beraien denborak (Hau ez da oso orokorra).