Basauriko XV. Duatloia ( 6 Km - 20 Km - 3 Km)

Joan den Igandean (13/03/2011) ospatu zen Basauriko XV. duatloia. Antolatzaileen hitzetan iñoiz izan den parte hartzerik handiena izan zen. 19 emakumek eta 206 gizonezkoek amaitu dugu froga.

Duatloi guztietan (Sprintak batik bat) izaten omen den bezala, duatletek abiadura bizian ekin zioten lehenengo lasterketako ibilbideari. 6,1 kilometroko luzeera zuen eta 3,05 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar zitzaizkion. Ibilbidearen erdialdean sekulako aldapa zegoen 500 bat metrotan eta nahiko gogorra egiten zen.

Korrikako ibilbidea (Zirkuituari bi buelta)

Bizikletako ibilbidea nahiko gogorra zen 400m-ko desnibela bai zuen guztira. Hasiera batean Arrigorriagara hurbildu gara bidean aurkitzen ziren salto-gune guztiei aurre eginez. Arrigorriagara iritsi eta Zaratamora ekin diogu mendian gora. Bide zulo ugari aurkitu dugu bidean eta egia esan nahiko arriskutsua iruditu zait ibilbidea zenbait puntutan. Eskerrak ez digun euririk egin! 


Bizikletako ibilbidea

17,1. kilometroan sekulako paretarekin aurkitu gara. Batzuek zioten %16ko aldapa zegoela eta egia esan ez zen urruti ibiliko. Aldapa bukaeran festak.com-eko argazkilaria zegoen gure sufrimendu aurpegiei argazkiak ateratzen.

%16-ko aldapa zegoen lekua

20 kilometroko ibilbidea amaitutzat eman ondoren berriz ere korrika egiteko zapatillak jantzi eta 2,9 kilometroko zirkuituko azkenengo itzuliari ekin diogu. Duatleta guztiak sakabanaturik aurkitzen ginen eta denok ere gure azken indarrak xautuz ahal genuen azkarren iritsi gara helmugara.

Esan bezala ibilbideak gora bera ugari zituen eta hankentzat nahiko gogorra izan da. Hona hemen ibilbide guztiaren grafika:


Denboraldiko lehenengo duatloia izateko oso gustora eta sentsazio onekin amaitu dut. Hurrengo astean Oñati eta hor izango ditut komeriak!

Azkoitiko Triatloi Taldea

33. Imanol Larrañaga Larrañaga "Bitturi" (1h 10' 21'')
45. Jokin Sudupe Mendizabal "Pio" (1h 11' 47'') 
46. Mikel Garate Badiola "Garate" (1h 11' 49'') 
122. Aitor Beneitez Sagarzazu "Tertzio" (1h 19' 34'')

- Piok eta Garatek 5. eta 6. egin dute hurrenez urren 23 urte azpitik mailan.
- Taldeka berriz 30 taldetatik 11. egin dugu Bitturi, Pio eta Garateren denborei esker (Taldeko lehenengo hirurak hartzen dira kontuan).

Sailkapenak



1 comentario:

  1. Hi Pio,fotografukin hasarraute al hao o?? Ez haiz bat bean e azaltzen!Oñatireko pakik einberkottuk.... jejeje

    ResponderEliminar