Oñatiko XX. Duatloia

Non: Oñati
Noiz: 2011/03/19 15:30tan
Zer: Oñatiko XX. Duatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko distantzia motzeko Euskadiko Txapelketa. Eguerdiko 13:30tan elkartu nintzen Jokin "Pio" taldekidearekin. Bizikleta autoan sartu eta Oñatira abiatu giñen. Kotxea aparkatu, dorsala (eta opariak) hartu, erropak jantzi, bizikleta boxesetan utzi eta korrika pixkat egin ondoren irteera gunera abiatu giñen.

Bistakoa zen oso maila altua zegoela eta horren adibide garbia atzerritarren presentzia zen. Guztira 400 parte hartzaile agertu giñen 55 kilometroko zirkuitua amaitzeko asmoz. Antolatzaileek irteera eman eta 5 kilometroko zirkuituari bi bira ematera ekin genion. Lehendabiziko kilometroa 03:56 minututan egin nuen, baina aurretik nuena gogoratzearekin batera erritmoa jeistea pentsatu nuen indarrak gordetzeko. Ibilbidean zehar duatleta bat baino gehiago ikusi nuen bide bazterrean geldirik arazoren bat medio. Lehenengo 10 kilometroak 40:15 minututan amaitu nituen batazbesteko erritmoa 04:01 minutukoa izanik. Nahiko sentsazio onekin amaitu nuen lehendabiziko zatia, baina hortik aurrera hasi ziren arazoak bizikleta gainean. 


Bizikletako zatia gogorregia egin zitzaidan batiz bat bizkarreko minagaitik. Urtea hasi denetik bizikletan ez ditut 800 kilometro ere egin eta 40 segidan  iñoiz ere ez. Atzetik etortzen zitzaizkidan taldetxoei jarraitzea ahalegintzen nintzen, baina alferrik! Kilometro gutxi batzuk egin orduko usten ninduten atzean, eta horrela lau pa bost bat taldetxoekin nire antzeko maila zuten batzuekin elkartu arte.

Deskarga oso gogorra egin zitzaidan (batiz bat nire bizkarrarentzat jeje), baina gogorrena 40 kilometroak 140 bihurtu zitzaizkidanaren sentsazioa izan zen. Txalogarria Deskarga gainean jasotako animoak!

Boxesetara iritsi orduko konturatu nintzen galdu nituen posizioak asko izan zirela, boxesak bizikletaz beteta bai zegoen. Bizikleta utzi, kaskoa kendu, zapatillak jantzi eta azkeneko 5 kilometroko zirkuituari ekin nion. Dagoeneko lehendabiziko sailkatuak iritsiak ziren eta nire helburua hori zen, helmugara ahal zen azkarren iristea. Hankak ez nituen momenturik onenean eta taldekide batek nire zapatillak janzteak (zapatilla berdinak bai ditugu) ez zidan batere lagundu.


Azkenean 283. postuan amaitu nuen 1h20'46''ko denborarekin. 400 Parte hartzaileetatik 353k lortu genuen helmugara iristea. Zorionak guztioi!

BENETAN TXALOGARRIA OÑATIKO KALEETAN ZEHAR ETA DESKARGA GAINEAN ZEUDEN ZALETUEN ANIMOAK

Azkoitiko Triatloi Taldea




Argazki batzuk

Sailkapenak
Argazkiak, Sailkapena eta helmugako bideoa
Argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario