Azkoitia-Attola-Kakute


Joan den Larunbatean egun bikaina izan genuen kirola eginez zegoen eguraldiaz gozatzeko. Goizeko 9:45 inguruan abiatu nintzen Aittolaruntz. Aspaldian txirringan ibilbide aldapatsuetan ibili gabe nenguen eta egia esan nabaritu nuen anketan. Aittolara iritsi nintzen eta bertan Guardia Zibilak zebiltzan  aurkitzen ziren mendizaleak eta beraien autoak katxeatzen. Bertan nuen hitzordua neskalgunarekin bizikleta autoan sartu eta Kakutera oinez abiatzeko, baina buelta hartu nuen bada ezpada eta Aittola baino 300m lehenago dagoen bide bazter batean egon nintzen bertan zeuden bi zaldien konpainian neskalagunaren zai. Bera iritsi, erropak aldatu eta Kakutera abiatu giñen.
700 bat metroetara elurra agertzen asi zen bide bazterretan eta bapatean elurrez inguraturik geunden. Gure oinetakoak ez ziren elurretan ibiltzeko oso aproposak eta tentuz egin behar izan genituen azkeneko metroak erorketarik ez izateko. Goian Ondarruko kuadrilla batekin elkartu giñen.

Nahiko nekaturik amaitu nuen jeitsiera, baina egia izan merezi izan zuen.

Hurrena gehiago!

Azkoitia-Aittola (Bizikleta): 11,7 km




Aittola-Kakute-Aittola (Oinez): 6,64 km



Inguruko ibilbideei buruzko web orriak: 

Bertan ibilbideen informazioa, grafikak, deskribapenak, argazkiak etb. ikusi eta zuk zeuk argitaratu ditzakezu.

Martxoko entrenamenduak

1. astea (5 egun):
Korrika: 17,5 Km (1h 24'´)
Bizikleta: 54,5 Km (2h 42´)
Igeriketa: 200m
Bestelakoak: Mendi buelta 1 (4,5 km)
Entrenamendu edota lasterketa bat egiten dugunean askotan galdetzen diogu gure buruari zein erritmotan egin ote dugun (km/min). Horretarako taula hau garatu dut Excelen:

- Sailkapenean bataz besteko erritmorik jartzen ez duenean.
- X kilometro X denboran egindakoan  bataz besteko erritmoa jakiteko.
- etb.



Beste korrikalari batzuek abiaduraren (km/h) arabera neurtzen dituzte beraien denborak (Hau ez da oso orokorra).



Gosaria

Kirolariok energia gehiago xautzen dugu kirola egiten ez dutenek baino, eta horregaitik gehiago jan beharra izaten dugu. Askok jakingo duzue bezala, gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da. Baina adituen arabera zer gosari energetiko gomendatzen da gosaltzeko?


ZEREALAK, FRUTA eta ESNEKIAK

FRUTA: Zuku bat edan edo fruta bat jan: Fruta bitamina asko dute!
ESNEKIAK: Baso bat esne edo yogurra: Kaltzioa dute!
ZEREALAK: Zerealak edo gaileta batzuk: Karbohidratoak baitituzte!

Adibide batzuk:
1.- Marrubizko zatiak dituen yogurrari zerealak bota + ogi zati bat txigortu eta gainean gurina+mermelada.
2.- Esnez beteriko edalontzi bat + 3 gaileta + Sagar 1

Zure gustuen araberako gosariak tartekatea gomendatzen da!

Sorte on!

Otsaileko entrenamenduak

Hauek izan dira Otsailean zehar egin ditudan entrenamenduen emaitzak:

1. astea (5 egun):
Korrika: 8 Km (39´)
Bizikleta: 71 Km (2h 36´)
Igeriketa: 0,5 Km
Bestelakoak: Gimnasioa 45'
2. astea:
Korrika: 18,1 Km (1h 23´)
Bizikleta: 98,8 Km (3h 33´)
Igeriketa: 0 Km
Bestelakoak: Gimnasioa 60'
3. astea:
Korrika: 37,8 Km (3h 5´)
Bizikleta: 63 Km (2h 15´)
Igeriketa: 0 Km
Bestelakoak: Mendi buelta bat
4. astea:
Korrika: 33,8 Km (2h 29´)
Bizikleta: 50,5 Km (1h 49´)
Igeriketa: 0,5 Km
Bestelakoak: Gimnasioan 15'

5. astea (Egun 1):
Korrika: 6,2 Km (28´)
Bizikleta: 8 Km (16´)

Ondorioak:
Korrika: Denbora gehiegi eskaini diot korrikan egiteari.
Bizikleta: Denbora gutxiegi eskeini diot bizikletan ibiltzeari.
Igeriketa: Triatloiak gero eta gertuago daude eta denbora gehiago sartzen hasi behar dut...
Martxorako helburuak:
Korrika: 80-90 Km
Bizikleta: 500 Km
Igeriketa: 5 Km