Zumaiako XXVII. Herri Lasterketa


Larunbatean ospatu zen Zumaiako XXVII. Herri Lasterketan, 471 korrikalarik hartu genuen parte. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, lasterketa hasi baino zertxobait lehenago dexenteko euri zaparrada bota bai zuen, baina ala ere epaileek irteera emateko zai geunden guztiok behin korrika egiten hasita eguraldiak ez bai du ajola. 

Azkoitiko Triatloi Taldeko kide ditudan Jokin "Pio" eta Mikel Garaterekin aurkeztu nintzen Zumaira. Hasiera batean beraien erritmoa jarraitzeko asmoz hasi nintzen korrikan, baina 200 metro egiterako konturatu nintzen tontakeria bat zela nire erritmoa haiena baino lasaiagoa bai zen. Hala ere nahiko erritmo bizian ekin nien lehenengo kilometroei eta ondorioz 6. kilometroan bareak eutsi zidan eta 7 eta 8. kilometroetan 20 bat korrikalarik aurreratu ninduten. Pixkanaka errekuperatzen joan nintzen eta azkeneko bi kilometroak nahiko erritmo bizian amaitu nituen 176. postuan amaituz 41' 19''-ko denborarekin (Km 4'04'').

91º    Jokin Sudupe "Pio" (38'33'')
92º    Mikel Garate (38'33'')
176º  Aitor Beneitez "Tertzio" (41'19'')


Sailkapen nagusiari dagokionez Abdelhak Sabhi izan genuen garaile. Honek Aithadi Yunnesek zuen 30'21''-ko denbora 3 segundutan hobetu zuen 30'18''-ko denbora eginez. Emakumezkoetan Eseynat Misganaw etiopiarra izan da azkarrena


BIDEOAK
Irteera
1. Kilometroa

ARGAZKIAK, BIDEOAK, KLASIFIKAZIOAK ETA KRONIKA

Azkoitia-Errezil-Nuarbe-Azkoitia (40km)

Gaur aspaldiko partez Lorentzo jauna izan dugu bisitan eta bazen garaia. Joan den Ostiraletik errepidera bizikletan irten gabe nengoen eta gaur egun aproposa izan da horretarako. Nahiz eta berandu xamar izan arratsaldeko 16:30tan abiatu naiz. Eguraldia nahiko atsegina eta bero xamarra zenez gaurko honetan pernera ez janztea pentsatu dut eta egia esan oraingo honetan asmatu egin dut ez bai dut momentu baten ere hotzik pasa.

Gaurko honetan 40 kilometroko ibilbidea egitea pentsatu dut. Egia esan gogoz nengoen, esan bezala joan den Ostiraletik errepidera irten gabe bai nengoen. Ibilbidea honako hau izan da:



Nahiz eta ez bizikletan gutxi irteten naizen, aurrera pausoak ari naiz sumatzen. Urtea hasi zenean ordu ta erdiko ateraldia egiten banuen sekulako bizkarreko minarekin amaitzen nuen. Orain berriz ez dut abaildurarik sentitzen.

 Google Earth bidez eginiko bidearen nondik-norakoa

Garmin Training Center-etik ateratako bidearen altuerak


Garmin Training Centerrak emaniko informazioa:
Distantzia guztira: 39,94 km
Denbora guztira: 1h 26'' 40''
Bataz besteko erritmoa: 2'10'' /km
Bataz besteko abiadura: 27,6 km/h
Abiadura maximoa: 50,8 km/h
Kaloriak guztira: 1621 kal.
Bataz besteko bihotz taupadak minutuko: 137 btm
Bihotz taupada maximoak minutuko: 159 btm
Igoera/jeitsiera guztira: 498 m


Hobeto nola elikatu

Elikagaiak aukeratzea ez da gauza erreza. Elikagai bat aukeratzerakoan baldintza asko jartzen ditugu mahai gainean eta aukera txarra edo ona izan daiteke baldintza horien arabera. Gaur egun gaixotasun kardio baskularrak eta gizentasuna dira estatu garatuetan burutzen diren prebentzio eta kontrol estrategien buru.

Pertsonen osasunean impaktu kaltegarrienak dituzten elikagarriak azukrea, sodioa eta azido koipetsuak dira. Horregatik oso garrantzitsua da konsumitzaileek elikagarri hauek kantitate mugatuan kontsumitzea gaixotasun kronikoak, kardio baskularrak eta gizentasuna ekiditeko.

Gehiegizko gozokien kontsumoa egiten den okerretako bat da. 2000-2200 kalorietako irenste batean, azukrearen ekarpena guztizko balore energetikoaren 18%-a izan behar du (COMA eta SCANN-en arabera), hau da, 90-100g azukre.

Hau izango litzateke egun guztian zehar kontsumizio gomendagarriaren erdia (50 bat gramo):
- Esne edalontzi bat + kakaoa
- Txokolatezko bi gaileta
- Laranja zuku edalontzi bat

Guzti honi egunea zehar irensten diren beste azukre gehigarriak  ( Nektarrak, mermelada, opilak, gailetak, pastelak, zerealak, yogurtak, irabiatuak, goxokiak, freskagarriak eta abar) eta era natural batetan aurkezten zaizkigunak (Fruta, eztia, zumoak eta abar) gehitu behar zaizkio.

Elikagaia aukeratzeko oso garrantzitsua da elikagaiek 100 gramoko duten azukre kantitateak zein diren jakitea, baina informazio hau ez dago eskuragarri produktuen etiketetan. Espero da etorkizun batean  egingo dela.

Hipertentsioa ekiditeko ezin bestekoa da gatz kantitateak murriztea. Garrantzitsua da jakitea gatza ez dela Sodioaren sinonimoa, nahiz eta gatzaren %40a sodioa izan. Hau ere ez da elikagaien etiketetan agertzen eta ez dauka zertan beti %40a izan.

Gehien arduratzen duten koipek saturatuak eta trans koipeak (Koipe begetalak partzialki hidrogenatuak) dira. Trans koipea da hauetatik arazo kardio baskular gehien sortu dituena; hau da, bihotzeko eta arterien arazo gehien sortu dituena.

MOEk (Munduko Osasun Erakundea) eguneroko  irenste energetikoan Trans koipeek %1a ez gainditzea errekomendatzen du. Koipe saturatuetan berriz %10a.

Garrantzitsua da "Partzialki hidrogenatutako olio eta koipe begetalak" duten elikagaien irensketa murrizteka, 

Informazio iturria: EROSKI CONSUMER aldizkaria 150Zb 
Informazio gehiagohttp://www.consumer.es/alimentacion/

Astebukaerako plana

Aurreko sarreretan esan bezala aste honetan duatloiak asten dira, baina frogan izena emateko ordaindu behar diren 22€-az aparte kotxeko bidaian autopistako peajeak eta gasolina ordaindu behar dira. Kalkulua egin ondoren guztira 45 bat euro izango direla uste dut eta egia esan diru gehiegi dela iruditzen zait inguruan beste froga batzun egonda. Ondorioz nire duatloietako estreineiko froga atzeratzea pentsatu dut eta aste honetan Zumaiako XXVII. Herri Lasterketan aurkeztuko naiz azken orduko aldaketarik egon ezean

Aste honetako duatloiak:




Zumaiako XXVII. Herri Lasterketa

Larunbat honetan (Otsailak 26) ospatuko da Zumaiako XXVII. Herri Lasterketa.  17:00tan emango zaio hasiera helduen lasterketari eta 10 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute korrikalariek. 

Laskerketaren datuak:
Ordua: 17:00 
Mota: Atletismoa (10 KM)
Distantzia: 10.200 mt.
Izen-ematearen hasiera: 2011/01/14 (00:00)
Izen-ematearen amaiera: 2011/02/26
Probako kupoa: 700 Parte-hartzaileak
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2002/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Prezioak
1- Proba egunaren aurretik izena emanez gero:
Txip hori dunak: 9 euro / Txip alokatu nahi duenak: 11 euro.
2- Egunean bertan izena ematen dutenek 12 eta 15 euro ordaindu beharko dute, hurrenez hurren.
3- Gaztetxoen mailetan parte hartu nahi dutenek, ez dute ordaindu beharko.
 Zerbitzuak:
- Dutxak Itsas Kiroldegian izango dira.
- Arropa jasotzeko zerbitzua Itsas Kiroldegian izango da.
- Aurten, lehen aldiz, korrikalariek haurtzaindegi zerbitzua izango dute beraien haurrak uzteko. Horretarako, aurrez, turismo bulegoan jakinarazi beharko dute.
Aurten, aldaketak izango dira ibilbidean.
Parte hartze arauak
Arauak ikusteko klikatu hemen.

Proba egunean Itsas Kiroldegian izena eman daiteke!

Azkoitiko Triatloi Taldea

Aspaldidanik nuen ilusioa triatloi talde baten parte hartzeko. Dagoeneko federatu naiz eta Azkoitiko T.T.-ko kide egin naiz. Orain arte entrenatutakoak zenbateraino balio izan duen ikusteko irrikatzen nago. Konpetizioak esango dit noraino iritsi naizen eta zertan hobetu behar dudan. Bide luzea dut aurretik...

Taldeko ekipamendua

Otsaileko 3. astea
Korrika: 37,8 Km (3h 5´)
Bizikleta: 63 Km (2h 15´)
Igeriketa: 0 Km
Bestelakoak: Mendi buelta bat

"Nahikoa da!"

Gaur gorputzak "Nahikoa da!" esaten duen egun hoietako bat tokatu zait. Astean zehar normalean baino kilometro gehiago egin dut eta erritmo azkarragoan. Ondorioz gaur bizikletan Zumarraga-Urretxura egin dudan txangoan hankek atsedena hartzeko eskatu didate, ez bait zidaten nahi bezala erantzuten.
Bestalde eguraldia aparta izan da. Goizean goiz laiño ugari zegoen zeruan, baina 10ak inguruan zerua garbi-garbi jarri da. Bizikleta gainean jarri eta eguzkitako betaurrekorik gabe paisaiaz gozatzeko egun horietako bat zen, baina badaezpada ondo tapatuta.

Denbora: 1h 03' 54''
Distantzia: 29,25 km
Batazbesteko abiadura: 27,5 km/h
Batazbesteko bihotz taupadak: 132 btm

GARMIN Forerunner 305-kin 200 km korrika

Garmin Forerunner 305a erosi nuenetik 75 egun pasa dira eta dagoeneko 200 kilometro egin ditut korrikan.
Bildutako datuak:
Distantzia guztira: 208,06 km
Denbora guztira: 16h 17´19´´
Bataz besteko erritmoa: 4:42 min/km
Bataz besteko abiadura: 12,8 km/h
Bataz besteko bihotz taupadak: 150 btm
Bihotz taupada maximoa: 183 btm
Guztira igotakoa/jaitsitakoa: 7089 m

Euskal Duatloien zirkuitoari hasiera

Hurrengo 2011ko Otsailaren 26an hasiera emango zaio Euskadiko Duatloien zirkuitoari Mungiako III. duatloiarekin. Arratsaldeko 16:00tan hasiko da froga eta duatletek 5 kilometro korrikan, 20 bizikletan eta azkenik 2,5  korrikan egin beharko dituzte 26,5 kilometroko zirkuitoa betetzeko.

Korrikako zirkuitoa
 Bizikletako zirkuitoa

Informazio gehiago: http://www.festak.com/FTEXTO/INFOS/386004-2011A.swf
Antolatzailea: Urdaitri Triatloi Taldea


Bestalde hurrengo egunean (2011/02/27, Igandea) Barakaldoko XIII. duatloiarekin dugu zita. Lasterketan 6 - 19,5 - 2,5 kilometroko zirkuitoa bete beharko dute duatletek.


Triatloi.org:http://www.triatloi.org/CLASIFICACIONES2011/barakaldo_du_archivos/datos.html
Antolatzailea: Club Triatlon Barakaldo

Trantsizioak

Hiru aste falta dira Euskadiko Duatloi eta Triatloien denboraldia asteko (Mungiako Duatloia - Otsailak 26). Euskadiko Triatloi Federazioak (http://www.triatloi.org/) ireki du dagoeneko izena on-line emateko epea Mungia, Oñati, Basauri eta Barakaldoko duatloietan.

Triatloiak eta Duatloiak ez dira bakarrik igeri, bizikleta eta korrika egitea, trantsizioak ere konpetizioaren parte dira. Trantsizioak kirol batetik bestera pasatzean igarotzen den denbora tartea da. Tarte hau boxesetan igarotzen da eta bertan kirolari bakoitzak zenbaki batez definiturik duen partzela batean igarotzen da denbora tarte horren zatirik handiena.



1. Trantsizioa (Igeriketa - Bizikleta)
Uretatik irten orduko baliteke organizazioak dutxa batzuk jartzea hondarra eta itsasoko ur gazia kentzeko. Zure partzelara inguratzen zoazela (Oso garrantzitsua da aldez aurretik zure partzelaren kokapena jakitea) neoprenozko jantziaren goiko aldea askatu, betaurrekoak eta buruko txanoa kendu. Zure partzelara iritsitakoan betaurrekoak eta txanoa lurrean utzi eta neoprenozko jantzia gainetik kendu. Ondoren kamixeta, dortsala, kaskoa eta bizikletako botak jantzi eta boxesetatik irteteko gunera abiatu. Boxesetatik irtetera zoazela normalean lurrean epaileek markatutako marra bat egoten da eta momentu horretan has zaitezke bizikletara igotzen. Lehenago ezin da bizikletara igo.



Trikimailu batzuk
- Froga hasi aurretik dortsala neoprenozko jantziaren azpitik jarri, gero jantzi beharrik ez izateko.
- Bizikletako botak gomen trikimailuarekin  bizikletan jarrita edukitzea eta bizikleta gainean igotakoan lotzea.



2. Trantsizioa (Bizikleta - Korrika)
Bizikleta bukatzerakoan boxesetara iritsi baino lehenago ankak erlaxatu kadentzia handiagotuz. Behin boxesetara sartzera zoazenean 1. trantsiziotik irteterakoan bezala epaileek markaturiko marra bat egongo da lurrean. Bertan bizikletatik jeitsi beharko dugu eta gure partzelara gerturatu. Bizikleta eramateko erarik eramangarriena bizikleta eserlekutik eutsita eramatea da. Bizikleta bere soportean zintzilik utzi eta kaskoa kenduko dugu. Bizikletako oinetakoak kendu eta korrika egitekoak jarriko ditugu. Guztia behar bezala egin ondoren boxesetatik irtengo gara.



Trikimailu batzuk
- Korrika egiteko oinetakoen soka, goma elastiko batengaitik aldatu errazago lotzeko.
- Boxesetara iristear zaudela bizikletako oinetakoak askatu, ankak oinetakoen gainean jarri eta boxesetarako sarreran dagoen marra parean jaitsi eta ankautsik joan zure partzelara.



Héctor Picard
Besorik gabeko triatletaren (1. trantsizioa)


Hectorrek istripu elektriko batean galdu zituen bi besoak.

Euskadiko Triatloi Federazioko Kompetizioko araudia:


Txip horia


Txip horia zure jabetzako txip bat da eta AFEDEGIk kronometratutako probetan parte hartzeko aukera emango dizu kirolprobak.com webgunearen bitartez. Estatuko eta atzerriko proba ugaritan ere erabiltzen da txip horia, besteak beste Berlin, Londres, Rotterdam, Frankfurt, Los Angeles, Boston edo Municheko maratoietan. Lasterketa horietan guztietan beharrezkoa da txip horia eskuratzeko gordailu bat ordaintzea; horrez gain, antolatzaileek txipa erabiltzeagatik alokairu bat ere kobratzen dute. Aldiz, txip hori bat jabetzan izanez gero, ez dago zertan diru hori ordaindu.
Kronometraje sistemak lasterketa bakoitzean alokatzen diren entrega eta bilketako txip zuriekin ere funtzionatzen du. AFEDEGIk txip horia erosteko aukera ematen dizu behin betiko erabil dezazun. AFEDEGIk kronometratuko duen proba batean izena ematean kirolprobak.com atariaren bitartez, zure txip horiaren kodea eskatuko dizugu; ostean, lasterketan egiten duzun denbora automatikoki erregistratuko dugu.
Laburbilduz, honako hauek dira txip horiaren abantailak:
  1. Proba bakoitzean txiparen alokairua ordaindu beharra saihestea. 
  2. Txiparen erosketa 6-8 probetan parte hartuta amortizatzen da. Txipak luzaroan irauten du. 
  3. Kirolaria txiparen kodearekin identifikatuta egonez gero, kirolprobak.com atariaren bidez proba batean izena ematea askoz ere azkar eta erosoagoa da. 
  4. Munduan zehar egiten diren modalitate ugariko (atletismoa, txirrindularitza, triatloia, igeriketa, BTT, mendi lasterketak...) makina bat probatan erabil daiteke txip horia, horietako askotan txipa alokatzeko kostua aurrezteko aukera izanik gainera. 
  5. Txip horia izanez gero, ez da alokatutako txipa probaren aurretik jaso eta ostean itzuli beharrik. 
  6. Hainbat kirol modalitate eta diziplinako ligatan eman daiteke izena kirolprobak.com atariaren bidez. 
  7. Txipa alokatzeko fidantzarik ordaindu beharrik ez dago. 
  8. Era iraunkorrean instala daiteke zapatiletan, bizikletan... 
  9. Gipuzkoako hainbat lekutan eros daiteke.
Gipuzkoako salmenta puntuak
  • AFEDEGI (Donostia)
  • Deportes Apalategui (Donostia)
  • Deportes Robers (Donostia)
  • Decathlon (Donostia)
  • Polideportivo municipal de Ordizia (Ordizia)
  • Aradi (Azpeitia)
  • Askasibar (Eibar)
Prezioa

18 € (Txip Horia bakarrik)
20 € (Txip Horia + Igeriketa eta triatloi probetarako neoprenozko velcro bereziarekin erosiz gero)



Korrika egiteko ibilbideak

Urola bailaran paraje ugari dugu korrika egiteko eta batiz bat Azkoiti eta Azpeitiko ingurunetan aurki ditzakegu leku hauek. Aspaldi honetan perretxikoak bezala herri guztietan ageri diren bide gorriak erabiltzen ditut korrika egiteko. Azkoitian bi bidegorri ditugula esan dezakegu, bat Jausorotik Urretxura bidean doana eta duela urte gutxi eraberritu duten Urolako baporezko lokomotoraren bidea zena eta bestetik herriko liburutegian asten den eta Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaian amaitzen dena. Egia esan kilometro bateko distantzia egongo da ( gutxiago ez bada) bien artean, baina bi bidegorri direla esan dezakegu.

Azkoitia-Urretxu-Azkoitia 28km
Azkoitia-Garmendipe-Azkoitia 10km


Orokorrean entrenamendu motaren arabera lau ibilbide erabiltzen ditut (Nahiz eta batzuetan eguraldi, gogo eta asteko egunaren arabera Urretxurako bidegorria (bideoa) ere erabiltze dudan):

ü       12 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe - Azpeitiko Polikiroldegiko errotonda)
ü       10 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe)
ü       8 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Ingurugiro Etxea pasa eta lehenengo etxebizitza)
ü       6 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Loiolako Santutegia)

Serieak egiteko berriz honako “zuzenbide” hauek gomendatzen ditut (Bide guztian zehar bidegorria eta oinezkoentzat eginiko asfaltozko lurra dago):

ü       1,5 kilometroko ibilbidea (Juin Txiki Poligonoa - Loiolako Santutegia)
ü       1,4 kilometroko ibilbidea (Loiolako Santutegia - Garmendipe)

12 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe – Azpeitiko Polikiroldegiko errotonda)

Elkargunetik Liburutegira joan eta bi norabide har daitezke, bata bidegorria jarraituz eta bestea Azkoiti-Azpeitiko korrikalari guztiek betidanik ezagutu duten Lidl-eko zuzenbidea. Biak ere Juin Txikiko Poligonoan elkartzen dira. Bidegorriari zuzen jarraitzen badiogu Loiolako Santutegiraino iritsiko gara. Bertan Azpeitia atzetik igarotzen duen autoentzako asfaltozko biderantz gerturatuko gara eta bertan aurkitzen den tren estazio zaharraren alboan bidegorriarekin aurkituko gara berriz ere. Bidegorriari zuzen jarraitzen badiogu beraren bukaerara iritsiko gara,  Garmendipeko futbol zelaira hain zuzen ere.

Garmendipeko futbol zelaitik Loiolako Santutegira iristean Garmendipe aldera jo behar da, baina oraingo honetan Ingurugiro Etxearen aurretik (Autobusen asfalto bidetik). Polikiroldegia pasatu eta errotondara iritsi bezain laster ezkerretarako bidea hartu eta momentu oro ezker aldetik jarraituz berriro ere Loiolako Santutegira iritsiko gara eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.

10 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Garmendipe)
12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Garmendiperaino iritsitakoan ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.





8 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Ingurugiro Etxea pasa eta lehenengo etxebizitza)


12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Ingurugiro Etxea zeharkatu ondoren aurkitzen den lehenengo etxebizitzaraino iritsi eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.






6 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Loiolako Santutegia)

12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Loiolako Parking-era iritsi eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.







Edonor beste edozer distantzia zein den jakitean nahi izanez gero oso erraza du. Google Earth ordenagailuan instalatu eta “mostrar regla” botoiari klikatu ondoren neurtu nahi duen ibilbidea markatu besterik ez duzu.



KORRIKA EGIN AURRETIK - ONDOREN GOMENDATZEN DIREN LUZAKETAK


BIDEOA
Urretxu - Azkoitia bizikletaz 

GARMIN Forerunner 305

Korrika egiten hasi nintzenean entrenamenduei jarraipen zehatz bat emateko eta adorerik gabeko momentuetan nolabaiteko pizgarri bat izateko zerbait behar nuela ikusi nuen. Horretarako interneten nabigatzen hasi nintzen merkatuan zeuden era guztietako gailuei begiratuz eta hainbat kirolarik eskumuturretan darabiltzaten “erloju” horietako batzuei begia jo nien. Lagun eta ezagunei produktu horiei buruz galdezka joan nintzaien eta pultsu-neurtzailea eta GPS-a zuen “erloju” bat erosi nuen, GARMIN Forerunner 305-a hain zuzen ere. Pultsu-neurtzailea momentu oro korrikan zein bizikleta nire bihotzak zeraman taupada kopurua neurtzeko eta GPS-a berriz, satelite bidez, egiten nituen distantziak ahalik eta zehatzen neurtzeko eta jarraipen bat emateko Training Center-aren (Ordenagailu GPS-arekin batera etortzen zen softwarea) bidez. Tramankulua aurpegiko begi bat kosta zitzaidan: 174,89€ (Bidalketa gastuak barne).

GARMIN Forerunner 305

 2010eko Abenduaren 3an iritsi zitzaidan “erlojua” eta dagoeneko korrikan 162km (12h 37’ 52’’) eta bizikletan 307,57km (11h 47’ 06’’) egin ditut.

Elkargunetik irten eta 8 kilometroko ibilbidea Google Earth-en Training Center-aren bidez

Egia esan oso gustura nago “erlojua”-rekin eta kirolari profesionalei zein hasi berriei gomendatzen diot eros dezadan. Hainbat gauza dauzka eta zure erara konfiguratu dezakezu. Nik kronometroa, bihotz taupadak, distantzia eta ordua erabiltzen ditut gehienbat.

Training Center

Alde onak:
-          Automatikoki bihotz taupada eremuak kalkulatzen ditu.
-          Virtual Partner-ekin erritmo eta distantzia jakin batzuetan entrena zaitezke.
-          Era guztietako alertak jar ditzakezu (Adbz: Km bakoitzeko denbora)
-          Etb.
Alde txarrak:
-          GPS-a topatzen 20-30 segundo iraun ditzake kokapenaren arabera.
-          Uretan ez sartzea gomendatzen da, ura sar bai daiteke.

Blog batean aurkitutako produktuari buruzko iritziak:
Informazioa: