Korrika egiteko ibilbideak

Urola bailaran paraje ugari dugu korrika egiteko eta batiz bat Azkoiti eta Azpeitiko ingurunetan aurki ditzakegu leku hauek. Aspaldi honetan perretxikoak bezala herri guztietan ageri diren bide gorriak erabiltzen ditut korrika egiteko. Azkoitian bi bidegorri ditugula esan dezakegu, bat Jausorotik Urretxura bidean doana eta duela urte gutxi eraberritu duten Urolako baporezko lokomotoraren bidea zena eta bestetik herriko liburutegian asten den eta Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaian amaitzen dena. Egia esan kilometro bateko distantzia egongo da ( gutxiago ez bada) bien artean, baina bi bidegorri direla esan dezakegu.

Azkoitia-Urretxu-Azkoitia 28km
Azkoitia-Garmendipe-Azkoitia 10km


Orokorrean entrenamendu motaren arabera lau ibilbide erabiltzen ditut (Nahiz eta batzuetan eguraldi, gogo eta asteko egunaren arabera Urretxurako bidegorria (bideoa) ere erabiltze dudan):

ü       12 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe - Azpeitiko Polikiroldegiko errotonda)
ü       10 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe)
ü       8 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Ingurugiro Etxea pasa eta lehenengo etxebizitza)
ü       6 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Loiolako Santutegia)

Serieak egiteko berriz honako “zuzenbide” hauek gomendatzen ditut (Bide guztian zehar bidegorria eta oinezkoentzat eginiko asfaltozko lurra dago):

ü       1,5 kilometroko ibilbidea (Juin Txiki Poligonoa - Loiolako Santutegia)
ü       1,4 kilometroko ibilbidea (Loiolako Santutegia - Garmendipe)

12 kilometroko ibilbidea (Elkargunea - Garmendipe – Azpeitiko Polikiroldegiko errotonda)

Elkargunetik Liburutegira joan eta bi norabide har daitezke, bata bidegorria jarraituz eta bestea Azkoiti-Azpeitiko korrikalari guztiek betidanik ezagutu duten Lidl-eko zuzenbidea. Biak ere Juin Txikiko Poligonoan elkartzen dira. Bidegorriari zuzen jarraitzen badiogu Loiolako Santutegiraino iritsiko gara. Bertan Azpeitia atzetik igarotzen duen autoentzako asfaltozko biderantz gerturatuko gara eta bertan aurkitzen den tren estazio zaharraren alboan bidegorriarekin aurkituko gara berriz ere. Bidegorriari zuzen jarraitzen badiogu beraren bukaerara iritsiko gara,  Garmendipeko futbol zelaira hain zuzen ere.

Garmendipeko futbol zelaitik Loiolako Santutegira iristean Garmendipe aldera jo behar da, baina oraingo honetan Ingurugiro Etxearen aurretik (Autobusen asfalto bidetik). Polikiroldegia pasatu eta errotondara iritsi bezain laster ezkerretarako bidea hartu eta momentu oro ezker aldetik jarraituz berriro ere Loiolako Santutegira iritsiko gara eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.

10 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Garmendipe)
12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Garmendiperaino iritsitakoan ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.





8 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Ingurugiro Etxea pasa eta lehenengo etxebizitza)


12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Ingurugiro Etxea zeharkatu ondoren aurkitzen den lehenengo etxebizitzaraino iritsi eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.






6 kilometroko ibilbidea (Elkargunea – Loiolako Santutegia)

12 kilometroko ibilbidean esandako berbera, baina Loiolako Parking-era iritsi eta ordurarte egindako ibilbidea aurkako norabidean Elkarguneraino.







Edonor beste edozer distantzia zein den jakitean nahi izanez gero oso erraza du. Google Earth ordenagailuan instalatu eta “mostrar regla” botoiari klikatu ondoren neurtu nahi duen ibilbidea markatu besterik ez duzu.



KORRIKA EGIN AURRETIK - ONDOREN GOMENDATZEN DIREN LUZAKETAK


BIDEOA
Urretxu - Azkoitia bizikletaz 

No hay comentarios:

Publicar un comentario