Txip horia


Txip horia zure jabetzako txip bat da eta AFEDEGIk kronometratutako probetan parte hartzeko aukera emango dizu kirolprobak.com webgunearen bitartez. Estatuko eta atzerriko proba ugaritan ere erabiltzen da txip horia, besteak beste Berlin, Londres, Rotterdam, Frankfurt, Los Angeles, Boston edo Municheko maratoietan. Lasterketa horietan guztietan beharrezkoa da txip horia eskuratzeko gordailu bat ordaintzea; horrez gain, antolatzaileek txipa erabiltzeagatik alokairu bat ere kobratzen dute. Aldiz, txip hori bat jabetzan izanez gero, ez dago zertan diru hori ordaindu.
Kronometraje sistemak lasterketa bakoitzean alokatzen diren entrega eta bilketako txip zuriekin ere funtzionatzen du. AFEDEGIk txip horia erosteko aukera ematen dizu behin betiko erabil dezazun. AFEDEGIk kronometratuko duen proba batean izena ematean kirolprobak.com atariaren bitartez, zure txip horiaren kodea eskatuko dizugu; ostean, lasterketan egiten duzun denbora automatikoki erregistratuko dugu.
Laburbilduz, honako hauek dira txip horiaren abantailak:
  1. Proba bakoitzean txiparen alokairua ordaindu beharra saihestea. 
  2. Txiparen erosketa 6-8 probetan parte hartuta amortizatzen da. Txipak luzaroan irauten du. 
  3. Kirolaria txiparen kodearekin identifikatuta egonez gero, kirolprobak.com atariaren bidez proba batean izena ematea askoz ere azkar eta erosoagoa da. 
  4. Munduan zehar egiten diren modalitate ugariko (atletismoa, txirrindularitza, triatloia, igeriketa, BTT, mendi lasterketak...) makina bat probatan erabil daiteke txip horia, horietako askotan txipa alokatzeko kostua aurrezteko aukera izanik gainera. 
  5. Txip horia izanez gero, ez da alokatutako txipa probaren aurretik jaso eta ostean itzuli beharrik. 
  6. Hainbat kirol modalitate eta diziplinako ligatan eman daiteke izena kirolprobak.com atariaren bidez. 
  7. Txipa alokatzeko fidantzarik ordaindu beharrik ez dago. 
  8. Era iraunkorrean instala daiteke zapatiletan, bizikletan... 
  9. Gipuzkoako hainbat lekutan eros daiteke.
Gipuzkoako salmenta puntuak
  • AFEDEGI (Donostia)
  • Deportes Apalategui (Donostia)
  • Deportes Robers (Donostia)
  • Decathlon (Donostia)
  • Polideportivo municipal de Ordizia (Ordizia)
  • Aradi (Azpeitia)
  • Askasibar (Eibar)
Prezioa

18 € (Txip Horia bakarrik)
20 € (Txip Horia + Igeriketa eta triatloi probetarako neoprenozko velcro bereziarekin erosiz gero)



No hay comentarios:

Publicar un comentario