Trantsizioak

Hiru aste falta dira Euskadiko Duatloi eta Triatloien denboraldia asteko (Mungiako Duatloia - Otsailak 26). Euskadiko Triatloi Federazioak (http://www.triatloi.org/) ireki du dagoeneko izena on-line emateko epea Mungia, Oñati, Basauri eta Barakaldoko duatloietan.

Triatloiak eta Duatloiak ez dira bakarrik igeri, bizikleta eta korrika egitea, trantsizioak ere konpetizioaren parte dira. Trantsizioak kirol batetik bestera pasatzean igarotzen den denbora tartea da. Tarte hau boxesetan igarotzen da eta bertan kirolari bakoitzak zenbaki batez definiturik duen partzela batean igarotzen da denbora tarte horren zatirik handiena.



1. Trantsizioa (Igeriketa - Bizikleta)
Uretatik irten orduko baliteke organizazioak dutxa batzuk jartzea hondarra eta itsasoko ur gazia kentzeko. Zure partzelara inguratzen zoazela (Oso garrantzitsua da aldez aurretik zure partzelaren kokapena jakitea) neoprenozko jantziaren goiko aldea askatu, betaurrekoak eta buruko txanoa kendu. Zure partzelara iritsitakoan betaurrekoak eta txanoa lurrean utzi eta neoprenozko jantzia gainetik kendu. Ondoren kamixeta, dortsala, kaskoa eta bizikletako botak jantzi eta boxesetatik irteteko gunera abiatu. Boxesetatik irtetera zoazela normalean lurrean epaileek markatutako marra bat egoten da eta momentu horretan has zaitezke bizikletara igotzen. Lehenago ezin da bizikletara igo.



Trikimailu batzuk
- Froga hasi aurretik dortsala neoprenozko jantziaren azpitik jarri, gero jantzi beharrik ez izateko.
- Bizikletako botak gomen trikimailuarekin  bizikletan jarrita edukitzea eta bizikleta gainean igotakoan lotzea.



2. Trantsizioa (Bizikleta - Korrika)
Bizikleta bukatzerakoan boxesetara iritsi baino lehenago ankak erlaxatu kadentzia handiagotuz. Behin boxesetara sartzera zoazenean 1. trantsiziotik irteterakoan bezala epaileek markaturiko marra bat egongo da lurrean. Bertan bizikletatik jeitsi beharko dugu eta gure partzelara gerturatu. Bizikleta eramateko erarik eramangarriena bizikleta eserlekutik eutsita eramatea da. Bizikleta bere soportean zintzilik utzi eta kaskoa kenduko dugu. Bizikletako oinetakoak kendu eta korrika egitekoak jarriko ditugu. Guztia behar bezala egin ondoren boxesetatik irtengo gara.



Trikimailu batzuk
- Korrika egiteko oinetakoen soka, goma elastiko batengaitik aldatu errazago lotzeko.
- Boxesetara iristear zaudela bizikletako oinetakoak askatu, ankak oinetakoen gainean jarri eta boxesetarako sarreran dagoen marra parean jaitsi eta ankautsik joan zure partzelara.



Héctor Picard
Besorik gabeko triatletaren (1. trantsizioa)


Hectorrek istripu elektriko batean galdu zituen bi besoak.

Euskadiko Triatloi Federazioko Kompetizioko araudia:


No hay comentarios:

Publicar un comentario