Donostiko Triatloi Olinpikoa



Joan den Igandean Donostiko Triatloi Olinpikora gerturatu nintzen (1,5-40-10) hainbat taldekiderekin batera. Beti bezala giro paregabea taldekideen artean eta guztiok ere triatloia egiteko irrikan, nahiz eta lasterketa hasierako betiko urduritasunak agerian egon. Aurreko sarreran jarri nuen bezala beti esaten dudan disfrutatzen gain, bi ordu eta erdi azpitik helmugaratzea nuen helburu. Aurreko urtean hau izan zen nire udako opor aurretiko azkeneko triatloia eta nahiko indartsu iritsi nintzen. Aurten ordea denboraldia hilabete luzeagoa da Gasteizeko IronMana dela eta, eta entrenamendu luzeagoak eta hobeagoak eginda nentorren.


IGERIA - 27'36'' (367. postua, 2012an baino 1'58'' gutxiago)
Entrenatzerako orduan eta lasterketan gutxien gustatzen zaidan segmentua. 2012an igeriketan hasi nintzenetik asko hobetu dut. Irteera eman aurretik beti egoten naiz uretatik ahal den azkarren irten behar dudalaren burutapenarekin, hor asten bai da niretzan benetako lasterketa. Hasieratik neure erritmora irten nintzen buruarekin jokatuz eta 1500 metroan erritmo berdintsuan egin nituen helmugaratutako 734tik 367. postuan irtenda. ONDO


BIZIKLETA - 1h16'33'' (212. postuan, 2012an baino 20'' gehiago)
Trantsizio azkar bat egin eta unibertsitatetako borobilgunera iritsi arte taldetxo bat sortu eta zapatak ondo lotzeko aprobetxatu nuen. Antiguoko aldapa eta Zuazuko paretatxoa ahal den indartsuen pasa behar nituen Urbileko rotondatik Orioraino talde on batean joateko. Hasieran 15 bat laguneko taldean abiatu giñen eta Oriora ia 100 inguruko taldet bat izanik iritsi giñen atzekoak harrapatu egin bai gintuzten eta guk alde berean aurrekoak. Igeldoko gaina igotzen hasi orduko taldeko lehendabiziko postuetan jarri eta nahiko bizi igo nituen lehenengo kilometroak, azkenak berriz luzeagoak egin zitzaizkidan, baina nik uste taldeko indartsuenetakoa izan nintzela. Sentsazioak oso onak ziren eta aurreko urteko denbora errez hobetuko nuela uste nuen. Azkenean 20 segundu gehiago behar izan nituen, baina gustura! OSO ONDO



 KORRIKA - 41'17'' (190. postua 2012 baino 2'55'' gutxiago)
Trantsizio on baten ondoren helburu zehatzik gabe abiatu nintzen korrika egitera (GPSrik ere ez nuen eraman). Hasieratik nahiko erritmo bizia eta dexente jende pasatuz. Uste nuen ezin izango niola erritmo horri jarraitu, baina jendea pasa eta pasa jarraitzen nuen eta gutxi batzuk ziren ni aurreratzen nindutenak (Frances Godoyk irabazleak ziztu bizian pasa ninduen). Lehenengo bira eta erdi muskularki oso ondo nindoan, baina 5. kilometro inguruan esfortzua ordaintzen hasi ziren giharrak. Hala eta guztiz ere helmugararte guztia eta gehiago ematen jarraitu nuen eta nik uste ez nuela ia erritmorik jaitsi eta azkenean 4'05''/km inguruan helmugaratu nintzen. Lasterketa hasieran ez nuen uste hain azkar korrika egiteko kapaz izango nintzenik. BIKAIN
ONDORIOAK
Nire buruari jarritako helburua baino ia 5 minutu gutxiago behar izan nituen triatloia amaitzeko: 2h25'27'' (2012an baino 8'30'' gutxiago) Igeritik irten nintzenetik helmugaratu arte 144 triatloilari aurreratu nituen. Argi dago gero eta indartsuago nagoela eta gero eta ilusio handiagoarekin nago Gasteizeko ametsa aurrera ateratzeko. 

2011 - 3h09'07'' (Triatloiean debuta)
2012 - 2h33'57''
2013 - 2h25'27''
 
PD. Bi gauza aipatu nahi nituzte. 

Alde batetik blogaren jarraitzaile sutsua den, eta dagoeneko laguna dudan Jon Kepa Zarraberen triatloian egin zuen debuta. Denbora darrai nire bloga jarraitzen eta noizean behin email bat edo beste bidaltzen dit triatloiaren inguruan dituen dudak argitzeko asmoz. Helburua amaitzea zen eta bai lortu ere. ZORIONAK JON KEPA!

 

Bestalde nire lengusu Eneko Etxaniz Elgoibartarrak ere triatloiean debuta egin zuen. Egia esan sorpresa pozgarri bat izan zen, ez bai nekien orain dela gutxirarte triatloiak probatzeko asmoa zuenik. Kasualitatea honek ere nik debutatu nuen triatloi berean debutatzea. Honek ere helburua amaitzea eta lortu zuen, noski.



Aste honetan lehengo urtean distantzia erdian debuta egin nuen Getxoko Extreme Man-ean izango naiz. Eskerrikasko www.forotriatloi.com dortsalagaitik!

23 egun......

Hona hemen oso gustuko ditudan argazki batzuk. Batzuk oso erraz kanporatzen dituzte barneko sentsazioak, beste batzuri aldiz kosta egiten zaigu, baina guztiok ere helmugaratzean sentitzen duguna hauxe da.... POZA eta SATISFAZIOA!




4 comentarios:

  1. Oilo ipurdia pe jarri jat zeu irakurtzerakoan jijijiji. kontau neutsunez pozarren sartu nintzen helmugara eta nere burua ikusten dodanean irrifartxo bat somatzen bada ere barrutik itzelezko poza neban. Plazer haundia zeu irakurtzea, zeugaz "hitzegitea" eta bai, berton laguna dozu. Mila esker Aitor.
    oin animo zeure erronka lortzeko, zihur naz bete egingo dozula eta ahal izan ezkero hantxe izango gara pankarta ta guzti animatzen.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrikasko Jon Kepa!Imaginatzen dut bai zelako poza eta satizfazioa izango zenuen momento horretan. jejeje Plazerra neurea ere ahal dudan neurrian zuri laguntzea.

    Gasteizko erronka egina dago motei! Kontua da nola? Sufrimendu haundiarekin? Sufrimendurik gabe?.... Sufrituz seguru,eta asko gainera. Maratoian hasiko da benetan Iron Mana jejejeje

    ResponderEliminar
  3. http://www.flickr.com/photos/alejandromania/sets.
    te dejo un enlace de fotos del triatlon de donosti
    Animo y zorionak por tu carrera

    ResponderEliminar
  4. Eskerrikasko Alejandro! Zorionak a ti también por las fotos tan elegantes que sacar, Por cierto estoy en las de Donosti y en las de Getxo jijiji. Ya he encontrado algunas en las que salgo jejeje

    ResponderEliminar