Ametsa errealitate bihurtzera... 3,2,1 GO!

Dagoeneko ez da ezer falta Iganderako; hau da, nire lehenengo Iron Mana egiteko (3,8km igeri - 180km bizikletan - 42,195 korrika). Oraindik lasai xamar aurkitzen naiz,baina lasterketan parte hartu behar duten hainbat triatleten blogak letu eta hauek urduritu egiten naute beraien kezkak eta bildurrak direla eta. jejeje.


 
Igeria da gutxien kezkatzen nauen segmentua. Plisti-plasta, plisti-plasta, ... irtengo naiz uretatik lehenago edo beranduago (Ordu ta laurden inguruan). Bizikletan berriz bataz beste 28km/h-ko abiadura inguruan gustatuko litzaidake egitea, maratoirako ahal den ondoen heltzeko, batiz bat muskularki. Maratoiko helburu nagusia helmugaratzea izango da noski eta honetaz gain ahal den kilometro gehien korrika egitea oinez egin gabe.


Joan den Ostegunean ordu eta erdi pasatxo korrika egin ondoren ezkerreko gemeloan sekulako molestia nuen eta ez zidan oinez normal egiten ustez. Astebukaerako bizikleta eta igeri saioetan ez dit ia arazorik sortu eta atzoko igeriketa saioan eta gaurko ordubeteko bizikletako saioan ezta ere. Bihar 45 minututxo lasai lasai egitera irtengo naiz, baina ez dut uste arazorik izango dudanik.


Antza denez nahiko jende izango dut lasterketan animoak ematen. 2011 kirol hau praktikatzen hasi nintzenetik eta 16 duatloi eta 17 triatloi egin ondoren, nire gurasoak lehenengo aldiz joango dira ni lasterketa batean parte hartzen ikustera eta honek egia esan ilusioa egiten dit. Hainbeste triatloi eta duatloi kontuekin behin baino gehiagotan aspertu dudan neska laguna ere han izango da. Kuadrillako lagunen bat edo beste ere triatloi giroaz gozatzera eta animatzera joango omen dira eta azkenik Azkoitiko Triatloi Taldeko hainbat kide ere han izango dira Garikoitz taldekidea, ni eta hainbat ezagun animatzeko asmoz. Guztioi ere aldez aurretik eskerrikasko! 


Ez naiz asko luzatuko, iganderako indarrak gorde behar bai ditut jejeje
Besterik gabe, espero dut hurrengo blogeko sarreran berri onekin etortzea eta nire lehenengo Iron Mana bukatu dudalaren notiziarekin izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario