Urrestilako San Joan Krossa (8,85km)

Joan den Larunbatean Laredoko triatloi olinpikora joatekoa nintzen, baina azkenean ez nuen iñor aurkitu joateko eta ez parte hartzea erabaki nuen. Goizean igeri pixkat egin eta Urrestillan urtero ospatzen den San Joan krosera joan nintzen. Azkeneko bi urtetan  lasterketa honetan parte hartu dut eta egia esan gogoa neukan ea aurreko urtetako denbora zenbatean hobetzeko kapaz nintzen ikusteko. 2011an 36'21''tan amaitu nuen, 2012an berriz 35'00''tan. 8,85 kilometroko ibilbide nahiko gohora beheratsua da eta kilometroa 4 minutu inguruan egiteko asmoz hasi nintzen. Nahiz eta GPSa neraman kilometro batzuetan ez begiratu eta sentsazioen arabera korri egitea erabaki nuen. 3-4 kilometro inguruan azkarregi nindoalaren sentsazioa neukan eta erlojuari begiratu eta 3'45''ko erritmora! Egia esan nahiko arrituta nengoen, baina onezkeo erritmoari ahal zen moduan eustea erabaki nuen. Azkenean 3'50''ko erritmoan helmugaratu nintzen 13. postuan. Distantzi hauetako nire lasterketarik onena izan zen eta gainera kontuan hartu behar da nahiko ibilbide gora beheratsua dela.

SAILKAPENA
 


Azkoitiko Triatloi Taldeko kideekin
 
Igandean berriz ia 4 orduko bizikleta ibilaldi oso gogorra Iñaki Gonzalezekin. Lehenbabizi Mandubi, ondoren Aztiria minetatik, gero Udana eta azkenik Elosua berriz ere Azkoitira iristeko. Uffff!!
 
Aztiriako iturrian ur depositoak betetzen
 
Aste hau entrenamendu aldetik oso gogorra izango da hurrengo astean lasai xamar hartu eta Onditz topera egiteko. Hurrengoa ere lasai xamar hartu beharko da Getxoko Extreme Man distantzia erdiko triatloia prestatzeko. Bi lasterketa hauek izango dira Gasteizera begira egingo ditudan azkenengo testak. Ondoren bi aste lasterketarik gabe eta ti-ta batean Gasteizen!

2 comentarios:

  1. Lehengo aldian hire taldeko baten ondoan akittu nin Aritzalekuko iron man erdia.. Egurra gazte gutti falta zaiguk eta!

    ResponderEliminar
  2. Bai, letu diat hire blogean kronika eta ikusi diat gure taldekide "Bitturi"rekin batera xamar amaitu huala Aritzaleku. Bere lehenengo triatloia uan. Animo hiri, niri baino gutxiago falta zaik eta!! jejeje

    ResponderEliminar