Ondarruko Triatloia

Joan den Larunbatean hainbat taldekiderekin batera Ondarruko triatloi olinpikoa egitera gerturatu nintzen (1,5-40-10). Eguraldiak eutsi egingo ziola ematen zuen, eta azkenean hórrela izan zen. Lasterketa guztian ez zuen euririk egin.  Dorsalak hartzera joan eta ezaguna dudan epai batek igeriketako segmentua 750 metrota moztu zutela esan zidan, uraren tenperatura zela eta. Egia esan nahiago osorik egitea, baina legeek ala badiote hórrela egin behar...
Lasterketa hasi aurretik uretara sartu eta uste nuena, ura oso hotza zegoen. Igeri pixkat egin, gorputza uraren tenperaturara pixka bat ohitu eta berriz ere kanpora irteera gunera. Irteera eman eta beti bezala denok arraiak arratzaleen sareetan bageunde bezala. Lehenengo boyara segituan iritsi nintzelaren sentsazioa eman zidan, bigarrenerako bidean berriz olatuak eta bigarren boya hau eskubitara uzterakoan berriz ere arraiak arratzaleen sareetan bezala, elkarrekin erdi burrukan hil ala biziko zerbait izango balitz bezala. Nahiz eta ez nuen igerian oso gustura egin, igeriketa on bat, parte hartzaileen erdiak baino lehenago, 148. postuan.

Boxesetarako 500 metroak korrikan egin eta aldaketa nahiko azkar bat egin ondoren, bizikleta hartu eta aurrera. Boxesetatik irten, epailek markatzen duten lurreko marra pasatu eta bizikletara igo orduko eskubiko zapataren goma puskatu zitzaidala konturatu nintzen. Eskuarekin ala moduz hankan sartu eta beste hanka sartzera nijoala, hau ere pustatuta! Lehenengo metroak aldapa gora ziren eta hor ibili nintzen nire lehenengo triatloia bailitzan denbora galduz...



Bizikletako ibilbidean sentsazioak oso onak izan ziren. Lekeitioko bidean bakoitzak bere ritmoko taldetxoa hartu eta aurrera. Ibilbide erdia egiterako 30 bat laguneko talde bat genuen osatuta eta jendea taldetik tira egiteko gogo gutxi. Indarrez oso ondo ikusten nintzen eta taldetik behin baino gehiagotan tira egin nuen. Azkenengo mendatean taldeko indartsuenak lortu genuen denok batera goraiño iristea.



Trantsizio azkar bat egin, korrikan hasi eta lehenengo kilometroa azkarregi egin nuen. Bizikletako ibilbidean hartutako "gela"rekin batera ur gutxi eranagaitik edo ez dakit zergaitik, tripako miñak hasi zitzaidan. Ibilbideko lehenengo bira (3,3 kilometro) oso motel egin nuen eta momentu baten edo besten tripako miña pasa arte geratu egin beharko nuela uste izan nuen, baina 2,5. kilometroan erandako urak on egiten hasi zitzaidan eta lehenengo bira amaitu orduko erritmoa bizituz joan nintzen azkenean bataz besteko 4'17''ko erritmoan burutuz. Gustura, nahiz eta beti gehiago egin nezakeenaren sentzasioarekin amaitzen dudan...


173. 2h17'12''


Larunbat honetan Zarautzeko Triatloia, denboraldiko bigarren helburua. Aurtengoa triatloi gazi-gozoa izango da bizikletako ibilbidearen aldaketagaitik. Azkenean ez du ematen igeriketako zatia moztuko dutenik, uraren tenperatura 15ºC-ra iritsiko dela esaten ari bai dira. Helburu nagusia lasterketa ona egiteaz gain, nire aukeren barruan noski, korrikan ahalik eta hobetoen egitea izango da. 4'50''-5'00'' ko eritmo baten egitea ez litzateke batere gaizki egongo bizikletako ibilbidean 2000 metroko desnibel positiboa egin ondoren. Hurrengo astean kontatuko dizuet....

1 comentario:

  1. Animo Aitor, eutsi markari!!!! Ea berotzen den ure apurren bat zapaturako. Seguruenik handik ibiliko gara zeuek animatzen
    Jon Kepa

    ResponderEliminar