2012 denboraldia


2012ko helburu nagusiak betetzeko lehenengo pausoa emana dut dagoeneko. Getxoko eta Zarautzeko Iron Man erdietan izena emana dut jada (MD: 2,5-80-20).


Bestalde 5 aste pasa dira Gorka Bizkarrarekin entrenatzeari ekin niola eta nahiz eta oraindik ez dudan frogaren baten lehiatzeko aukerarik izan hobekuntza antzematen ari naizela uste dut. Entrenamenduak aurten ditudan bi helburu nagusietara dago enfokatuta (Getxo eta Zarautz) eta honek momentuz astean birritan igeriketa egitea dakar eta denbora gutxian asko hobetu dudalakoan nago. Lehengo urtean triatloiak kontutan izanda 19,3 kilometro egin nituen (Aurten dagoeneko 17 kilometro egin ditut)


2012. urteko egutegia
Hurrengo Larunbatean gauzak ondo badoaz Sopelanako Duatloiean artuko dut parte. 2012. denboraldiko debuta izango da eta sentsazio onekin bukatzeaz gain sailkapenean erdi aldean  ibiltzea espero dut, sorpresarik ez badago behintzat (txarrerako edo onerako).



Hauek dira momentuz 2012. urtean seguruak ditudan frogak:
Otsailak 18 - Sopelanako Duatloia
Martxoak 3 - Eibarko Duatloia
Martxoak 10 - Oñatiko Duatloia
Martxoak 31 - Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia
Apirilak 29 - Azkoitiko Duatloia
Maitzak 13 - Getxo Extreme Man Triatloia
Ekainak 9 - BH Zarauzko Triatloia 

Ekainak 24 - Onditz Triatloia


Egutegia 4 duatloik, 3 triatloik eta Azkoitia/Azpeitia Maratoi erdiak osatzen dute, baina asteak aurrera joan ahala duatloi eta triatloien bat gehiago gehitzen joango naiz.


1 comentario: