Finisher!

Azkenean egin dut nire lehenengo triatloia!

Tenperatura altuak izan ziren protagonista Donostiko Onditzen Oroimenezko XXVI. Triatloi Internazionalean. 

Froga hasi aurretik (09:30) tenperatura nahiko ona zegoen, baina denbora pasa ahala ia 40º tara iritsi ziren tenperaturak. Hori izan zen triatloiaren zatirik gogorrena eta horren ondorioz 103 triatletak ez parte hartzea pentsatu zuten eta 103k berriz erretiratu beharra izan zuren. Guztira530 triatletek pasa genuen helmugako marra. 


Gizonezkoetan Triatloia Frances Godoy Katalanak irabazi zuen 2:06:40 ko denborarekin eta emakumezkoetan aldiz Natalie Van Coevord Australiarrak.

Francesc Godoy

IGERIKETA
Nire lehenengo aldiz zen itsasoan igeri egiten nuena eta hortaz aparte guztira 2 kilometro igeri eginda nengoen azkeneko 3 hilabetetan (Urtarriletik hona guztira 8 kilometro). Igeriketa zen gehien urduritzen ninduena. Hasiera eman onduko jendea abiadura bizian abiatu zen uretara. Ni azkenengo ilaran nengoen  eta egia esan ez nintzen bakarra uretara sartzeko presarik ez zuena. Uretara sartu eta sardinak arratzaleen sarean bezala sentitu nintzen. Alde guztietatik ostikadak eta belarrondokoak jasoaz.  Metroak egin ahala guztiok ere sakabanatzen joan giñen eta lasai xamar igeri egiteko moduan aurkitu nintzen. Momentu batzuetan norabide okerra ere hartu nuen baina azkenean 1,5 kilometroko ibilbidea 37min 17seg (517.) denbora egin nuen. Egia esan guztiz arriturik nago egindako denborarekin. Pixka bat entrenatu orduko lehenengo 5 postuetaz errax! jejeje


BIZIKLETA
Bizikleta hasieratik gogorra egin zitzaidan. Uretatik bizkarreko miñez irten nintzen eta 2. kilometroa egin orduko Antiguo Auzoko aldapan gora giñen eta ondoren beste pare bat kilometroko igoera gogor bat egiten. Orioraiñoko bidea nahiko lasaia izan zen, baina hor hasi ziren komeriak! 6-8 bat kilometroko igoera eta momentu batzuetan sekulako aldapekin. Bakoitzak al zuena egin eta Igeldora iristea zen helburu. Hala moduz Igeldora iritsi, Kontxara jeitsi eta ondoen aurkitzen naizen korrika saioa asteko momentua iritsi zen. 40 kilometroak egiteko 1:34:45ko denbora behar izan nuen 443. postua eginez.

KORRIKA
Bizikleta utzi eta uf! Geldian sekulako beroa egiten zuen. Korrika egiten hasi orduko lasai joan behar nuela kontzientziatu nintzen eta eskerrak! Bideak triatleta erdiak oinez ikuste nintuen eta bakar batzuk bide bazterrean kontzientzia galduta. Ez dut iñoiz hainbeste sufritu, baina helmuga pasatzean sentitzen den sentsazioak merezi izaten du. Korrika saioa egiteko 0:57:05ko denbora behar izan nuen 389. postua eginez.

Azkenean 407. postuan amaitu nuen 3 ordu 9 minutu eta 7 segunduko denborarekin.

Ciro Tobar Triatletak (7º) eginiko bideo zoragarria

Helmugako bideoa (Klikatu gainean)

Aste honetan Debako III. Triatloia egiteko asmoa dut, nahiz eta atzotik eta hurrengo 9 egunetan antibiotikoak hartu behar ditudan honek dakartzan ondorioekin.

XXVI. Memorial Onditz Triatloia

             Non: Donostia (Gipuzkoa)
Noiz: 2011/06/26 - 09:30tan
Zer: XXVI. Memorial Onditz Triatloia
Antolatzailea: Club Atletico San Sebastian

Bihar Igandea ospatuko da Donostiko Memorial Onditz Trialoi Internazionala. 26. aldia da triatloi hau ospatzen dena eta Espaiñia mailan dagoen triatloirik zaharrena da.

Bertan 1,5 kilometro igerian, 40 bizikletan eta 10 korrikan egin beharko dira. 

Igeriketa (1500m)
Igeriketako ibilbideak azken orduko aldaketa bat izango du. Hasiera batean 750m igeri, hondartzan 50m korrikan eta beste 750m ziren. Azkenean 1050m igeri, 50 korrikan eta 450m izango dira.


Bizikleta (400km)

Korrika (10km)

Errekuperazio guneak
Bost errekuperazio gune egongo dira: Boxeetan, bizikletan, korrikan eta helmugan.Meta.

Boxeetan: Partaide bakoitzeko 1,5 litroko ur botilla bat bizikletaren ondoan
Bicicleta: 25. kilometroan ur botillak, naranjak, platanoak, coca-cola eta Aquariusak.

Korrikan: Hasieran eta 5. kilometroan ur botillak, naranajk, platanoak, coca-cola eta beste edari mota ugari.

Helmugan: Triatloia amaitzean errekuperazioa ahalik eta hoberena izateko sekulako edari eta janari pila. 

Memorial Onditz Triatloia

Nire lehenengo triatloia izango dena....
Igeriketako bideoa ikusi eta urduri jartzen naiz. "A la aventura!!!"

2010 - Kirolez Kirol

2010

2010 - Igeriketa + Korrika

Berriz ere entrenamenduekin gogor

Joan den Ostegunean amaitu nuen azken bigarren azterketa (azkena Uztailak 28an dut) eta ordundik ez naiz geratu ere egin (7 egun):

Korrika: 33,76 Km (2:02:22)
Bizikleta: 83,74 Km (3:10:29)
Igeriketa: 2 km



Larunbat goizean 750 metro egin nituen igerketa eta arratsaldean berriz Urrestilako Herri Krosean aurkeztu nintzen  nire burua korrikan nola aurkitzen nuen jakiteko asmoz. Azkeneko hiru hilabetetan, lesioa eta ikasketak tarteko, ez dut nahi adiña entrenatu, baina emaitzak arrigarriak iruditu zitzaizkidan. 8,83 kilometroko ibilbidea 37min 57 seg denboran burutu nuen (kilometroa 4:11).



Igandean aspaldiko partez bizikleta hartu eta hor zehar joan nintzen noraezean. Azkenik 41 kilometroko ibilbidea bete nuen 1:35:56 ko denboran. Sentsazioak nahiko txarrak izan ziren, anketan indar falta (Normala kontutan izanik 23 egun bizikletan ibili gabe nengoela).

Azkoitia-Atzerreka-Nuarbe-Errexil aldera- Azkoitia


Arratsaldean berriz eguraldia aprobetxatuz Getarira joan nintzen eta bertan oraindala hilabete pasatxo erosi berri dudan neoprenozko jantzia estreinatu nuen. Ura hotza omen zegoen....


Astelehenean 8 kilometro 38 minututan + 750 metro igeritan...


Elkargunea - Loiolako Museoa - Elkargunea

Asteartean 42 kilometro 1h 34min bizikletan...

Azkoitia - Zumarraga - Azpeitia - Azkoitia


Ikusten den bezala gogoz ekin diot berriz ere entrenamenduei. Igandean Donostiko Onditz Triatloirako izena eman dut eta egia esan igeriketako zatiak "bildurra" ematen dit. Ea ba nola irteten den...

Lehengo erritmora itzultzen

Aurreko sarreretan esan bezala badira aste batzuk ez dudala nahi edo behar adina entrenatzen. Astebukaera iristeko irrikatzen nengoen korrikan edo bizikletan kilometro dexente egiteko eta honekin batera eduki dudan lesioari bukaera emateko. Ostiral eta Larunbatean korrika egiten izan naiz eta guztira 20 kilometro egin ditut 1h 45minko denboran. Egia esan ez naiz erritmo azkarretan ibili, baizik eta kilometro asko egitera joan naiz belaunaren erantzuna zein izango ote zen jakiteko asmoz.

2. Saioa Azkoitia-Aizpurutxo-Azkoitia (12,5 Km)

Gustura geratu naiz egindakoaren. Debako triatloia oraindik urruti dago, baina pixkanaka forma errekuperatzen joan beharko dut nire lehenengo triatloia amaitzea nahi badut.

Bestalde hurrengo Larunbatean Azkoitian ospatuko den Elkartasun Krosean 5 kilometroko ibildea egingo dut seguruenik eta Ekainak 18an Urrestilako San Juan Herrikrosak  osatzen dituen 8,85 kilometro ibilbidea. Froga hauek Debako II. Triatloirako entrenamentu bezala artuko ditut.

Azkenik Cuatrok Ander Romarateri Debako Millan eginiko elkarrizketarekin usten zaituztet:

Ander Romarate - Debako Milla