Berriz ere entrenamenduekin gogor

Joan den Ostegunean amaitu nuen azken bigarren azterketa (azkena Uztailak 28an dut) eta ordundik ez naiz geratu ere egin (7 egun):

Korrika: 33,76 Km (2:02:22)
Bizikleta: 83,74 Km (3:10:29)
Igeriketa: 2 km



Larunbat goizean 750 metro egin nituen igerketa eta arratsaldean berriz Urrestilako Herri Krosean aurkeztu nintzen  nire burua korrikan nola aurkitzen nuen jakiteko asmoz. Azkeneko hiru hilabetetan, lesioa eta ikasketak tarteko, ez dut nahi adiña entrenatu, baina emaitzak arrigarriak iruditu zitzaizkidan. 8,83 kilometroko ibilbidea 37min 57 seg denboran burutu nuen (kilometroa 4:11).



Igandean aspaldiko partez bizikleta hartu eta hor zehar joan nintzen noraezean. Azkenik 41 kilometroko ibilbidea bete nuen 1:35:56 ko denboran. Sentsazioak nahiko txarrak izan ziren, anketan indar falta (Normala kontutan izanik 23 egun bizikletan ibili gabe nengoela).

Azkoitia-Atzerreka-Nuarbe-Errexil aldera- Azkoitia


Arratsaldean berriz eguraldia aprobetxatuz Getarira joan nintzen eta bertan oraindala hilabete pasatxo erosi berri dudan neoprenozko jantzia estreinatu nuen. Ura hotza omen zegoen....


Astelehenean 8 kilometro 38 minututan + 750 metro igeritan...


Elkargunea - Loiolako Museoa - Elkargunea

Asteartean 42 kilometro 1h 34min bizikletan...

Azkoitia - Zumarraga - Azpeitia - Azkoitia


Ikusten den bezala gogoz ekin diot berriz ere entrenamenduei. Igandean Donostiko Onditz Triatloirako izena eman dut eta egia esan igeriketako zatiak "bildurra" ematen dit. Ea ba nola irteten den...

No hay comentarios:

Publicar un comentario