Lehengo erritmora itzultzen

Aurreko sarreretan esan bezala badira aste batzuk ez dudala nahi edo behar adina entrenatzen. Astebukaera iristeko irrikatzen nengoen korrikan edo bizikletan kilometro dexente egiteko eta honekin batera eduki dudan lesioari bukaera emateko. Ostiral eta Larunbatean korrika egiten izan naiz eta guztira 20 kilometro egin ditut 1h 45minko denboran. Egia esan ez naiz erritmo azkarretan ibili, baizik eta kilometro asko egitera joan naiz belaunaren erantzuna zein izango ote zen jakiteko asmoz.

2. Saioa Azkoitia-Aizpurutxo-Azkoitia (12,5 Km)

Gustura geratu naiz egindakoaren. Debako triatloia oraindik urruti dago, baina pixkanaka forma errekuperatzen joan beharko dut nire lehenengo triatloia amaitzea nahi badut.

Bestalde hurrengo Larunbatean Azkoitian ospatuko den Elkartasun Krosean 5 kilometroko ibildea egingo dut seguruenik eta Ekainak 18an Urrestilako San Juan Herrikrosak  osatzen dituen 8,85 kilometro ibilbidea. Froga hauek Debako II. Triatloirako entrenamentu bezala artuko ditut.

Azkenik Cuatrok Ander Romarateri Debako Millan eginiko elkarrizketarekin usten zaituztet:

Ander Romarate - Debako Milla

No hay comentarios:

Publicar un comentario