Finisher!

Azkenean egin dut nire lehenengo triatloia!

Tenperatura altuak izan ziren protagonista Donostiko Onditzen Oroimenezko XXVI. Triatloi Internazionalean. 

Froga hasi aurretik (09:30) tenperatura nahiko ona zegoen, baina denbora pasa ahala ia 40º tara iritsi ziren tenperaturak. Hori izan zen triatloiaren zatirik gogorrena eta horren ondorioz 103 triatletak ez parte hartzea pentsatu zuten eta 103k berriz erretiratu beharra izan zuren. Guztira530 triatletek pasa genuen helmugako marra. 


Gizonezkoetan Triatloia Frances Godoy Katalanak irabazi zuen 2:06:40 ko denborarekin eta emakumezkoetan aldiz Natalie Van Coevord Australiarrak.

Francesc Godoy

IGERIKETA
Nire lehenengo aldiz zen itsasoan igeri egiten nuena eta hortaz aparte guztira 2 kilometro igeri eginda nengoen azkeneko 3 hilabetetan (Urtarriletik hona guztira 8 kilometro). Igeriketa zen gehien urduritzen ninduena. Hasiera eman onduko jendea abiadura bizian abiatu zen uretara. Ni azkenengo ilaran nengoen  eta egia esan ez nintzen bakarra uretara sartzeko presarik ez zuena. Uretara sartu eta sardinak arratzaleen sarean bezala sentitu nintzen. Alde guztietatik ostikadak eta belarrondokoak jasoaz.  Metroak egin ahala guztiok ere sakabanatzen joan giñen eta lasai xamar igeri egiteko moduan aurkitu nintzen. Momentu batzuetan norabide okerra ere hartu nuen baina azkenean 1,5 kilometroko ibilbidea 37min 17seg (517.) denbora egin nuen. Egia esan guztiz arriturik nago egindako denborarekin. Pixka bat entrenatu orduko lehenengo 5 postuetaz errax! jejeje


BIZIKLETA
Bizikleta hasieratik gogorra egin zitzaidan. Uretatik bizkarreko miñez irten nintzen eta 2. kilometroa egin orduko Antiguo Auzoko aldapan gora giñen eta ondoren beste pare bat kilometroko igoera gogor bat egiten. Orioraiñoko bidea nahiko lasaia izan zen, baina hor hasi ziren komeriak! 6-8 bat kilometroko igoera eta momentu batzuetan sekulako aldapekin. Bakoitzak al zuena egin eta Igeldora iristea zen helburu. Hala moduz Igeldora iritsi, Kontxara jeitsi eta ondoen aurkitzen naizen korrika saioa asteko momentua iritsi zen. 40 kilometroak egiteko 1:34:45ko denbora behar izan nuen 443. postua eginez.

KORRIKA
Bizikleta utzi eta uf! Geldian sekulako beroa egiten zuen. Korrika egiten hasi orduko lasai joan behar nuela kontzientziatu nintzen eta eskerrak! Bideak triatleta erdiak oinez ikuste nintuen eta bakar batzuk bide bazterrean kontzientzia galduta. Ez dut iñoiz hainbeste sufritu, baina helmuga pasatzean sentitzen den sentsazioak merezi izaten du. Korrika saioa egiteko 0:57:05ko denbora behar izan nuen 389. postua eginez.

Azkenean 407. postuan amaitu nuen 3 ordu 9 minutu eta 7 segunduko denborarekin.

Ciro Tobar Triatletak (7º) eginiko bideo zoragarria

Helmugako bideoa (Klikatu gainean)

Aste honetan Debako III. Triatloia egiteko asmoa dut, nahiz eta atzotik eta hurrengo 9 egunetan antibiotikoak hartu behar ditudan honek dakartzan ondorioekin.

2 comentarios: