Joan den Larunbatean Arrasate Oñati lasterketan hartu nuen parte. 12 kilometroko ibilbidea zuen lasterketak eta zati haundi bat bide gorritik joan giñen. Hasierako 3-4 kilometro, kilometroa 4minutu azpitik egin nituen eta egia esan oso sentsazio onekin. Banekien zakatuz gero, bukaeran lan asko izango nuela erritmoa eusten eta nahiz eta jende dexente pasatu nuen, erritmoari eustea erabaki nuen. Kilometroak aurrera joan ahala erritmoa jeitsiz joan nintzen (motelena 4'22'' - azkarrena 3'50''). Egia esan, ibilbidea ez zen laua eta aldapatxoak ere bazituen. Azkenean 4'02''ko erritmoa bataz beste eta helmugan 48'18'' eta 66. postuan. Helburua helmugan bataz besteko 4'10''ko erritmo azpitik iristea zen eta errez bete nuen.
 
Oso gustura eta disfrutatuz beti bezala! Denboraldiko lehengo helbururako lasterketa erritmoa hartuz (Behobia-Donosti)

SAILKAPENA

HELMUGAKO BIDEOA

Zumaiako Triatloi Sprinta

Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloi Sprinta (0,750-20-5). Nire hirugarren parte hartzea segidan triatloi honetan. Uztailean eta Abuztuan ezer gutxi entrenatu ondoren, gehien gustatzen zaidana egiten berriz ere. Iujuu!! Udaran batiz bat bizikletan ibili naiz mendian eta korrika eta igeria baztertuta eduki ditut. Azkeneko aste honetan ordea, korrika eta igeri pixka bat egin behar izan dut Zumaira kondizio duin batzuetan iritsi eta frogaz gozatzeko asmoz.
 
Igeritik 101. postuan irten nintzen eta sentsazioak nahiz eta ez ziren guztiz onak izan, gustura! Bizikletan 7ko talde bat batu giñen eta al nuen gehienetan erreleboak ematen ahalegindu nintzen, gehiegi nekatu gabe, gero korrikako segmentu gogorra zetorkidalakoan bai nengoen. Bizikletan 102. partzialik onena (35km/h) eta gustura! Banekien ez zela nire egunik onena izango korrikan, esan bezala bi hilabetetan 5 bat aldiz edo egingo bai dut korrika. Hala ere nahiko ongi moldatu nintzen eta 110. partzialik onena egin nuen (4'23''ko erritmoa).
 

 
Beste behin ere egindako lasterketarekin gustura! Eta garrantzitsuena,...lasterketaz eta triatloiak sortzen duen giro berezi horretaz goxatzen!
 
94/274 Aitor Beneitez 1h11'58''
 
Zorionak eta eskerrikasko Zumaiako Triatloi Taldeari!! Orokorki, triatloi ezin hobea aspektu guztietan. Hurrengo urtean laugarren parte hartzea segidan seguru! jejeje

Lasturko mendi lasterketa

Joan den Uztailaren 16an Lasturko 12 kilometroko lasterketan izan nintzen. Mendian pare bat entrenamendu eta sekulako agujetak izan ondoren nire biziko lehenengo mendiko lasterketa egiteko irrikaz gerturatu nintzen Lasturrera. Hasieran lasai antzera abiatu nintzen Garikoitz taldekidearekin eta pixkanaka jendea aurreratuz joan giñen. Momentu baten bostkote bat galdu egin giñen, baina galdutako denbora ez zen 3 minutu baino gehiagokoa izan. Inoiz ez nuen aldapa bera eta harri artean hain azkar egin korrikan eta ezta ere sekulako aldapetan eskuekin belaunei eutsiz eta mingaina lurrean arrastaka nuela hainbeste sufritu abiadura hain moteletan. Azkenean:

69. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h26'14''

Oso oso gustura lehen mendi lasterketa izateko! Hurrengo 3-4 egunetan oinez ibiltzeko ere lanak izan nituen agujetak zirela eta.... Egunen baten beste laskerketaren bat egin beharko da, nahiz eta ondorengo egunetan izandako agujetak atzera botatzen nauen pixka bat.



Nahaste Borraste


Oraindik ezin sinistuta nago! Atzo, Ostirala, Elgoibarren XXX. Nahaste Borraste froga herrikoiau ospatu zen. Bertan parte hartzeileek 7km bizikletan, 400m 25 kiloko zakuarekin korrika (emakumezkoek 15kg) eta azkenik 1,5km korrika egin behar izaten dituzte eta herrikoak edota herrian lana egiten dutenek erten dezakegu bakarrik. 2012. urtean izan zen nire lehenengo parte hartzea eta orduan 13. helmugaratu nintzen 21'17''ko denborarekin. Froga imaginatuko duzuen oso "explosiboa" da eta hasiera hasieratik sekulako tentsioa somatzen da bizikletan.



2012an ez bezela hasieratik buruakin jokatzea pentsatu nuen. Lehenengo aldapa hasten zen momentutik neure erritmoa hartuz eta besteei begiratu gabe. Lehendabiziko gainan 6. postuan pasatu nintzen. Bigarren gaina berriz 4. postuan eta postu horretan iritsi nintzen plazara. Lehenengo trantsizio oso oso azkar egin ondoren 25 kiloko zakua bizkarreratu eta zakua uzterako 3. nindoan. Zakua lurrera bota eta korrikan hasterako berriz, bigarren (Bigarren aurkitzen zenak arazoren bat zuen antza). Korrikan hasi eta segituan atzetik zitorrenak pasa eta hirugarren jarri nintzen. Erritmo azkarregia zeraman eta  buruz jokatu behar nuela garbi neukan, nahiago bai nuen hirugarren egin, arrixkatu eta laugarren egitea baino. Bigarrena gero eta urrutiago nuen eta nire atzetik zitorrenak harrapatu egin ninduen. Honi eutsi eta 300 bat metro falta zirela erritmo aldaketa bizia egin ondoren, honek ezin eutsi eta hirugarren helmugaratu nintzen. 51tik, hirugarren. Ezin sinituta!


  



Zorionak Kimetz Elkartea eta Elgoibarko herriari. Froga oso oso ondo antolatuta, kruze guztietan bolondresak zirela eta kaleetan sekulako giro aparta! 

1.- Jorge Gonzalez 18'38''
2.- Loren Galeano 18'47''
3.- Aitor Beneitez 18'57''



Lekeitioko Triatloia

Joan den Larunbatean Lekeitioko Triatloian izan nintzen (750m - 20km - 5km). Hasiera batean Zarautzeko Triatloia egin eta Irailerarte triatloirik ez egitea zen asmoa, baina Zarautzen eginikoa egin eta gero, ezin nintzen "triste" geratu eta Lekeition parte hartzea erabaki nuen. Astelehen, Asteazken eta Ostegunean kirol pixka bat egin eta Larunbatean Lekeition nintzen motxilan beste triatloi bat bukatu/goxatu eta motxilaratzeko asmoz.

Triatloia hasteko minutu gutxi batzuk falta zirela eta boziña jo bitartean nuen lasaitasuna erabatekoa zen. Ez nuen iñungo presiorik eta triatloiaz gozatzea besterik ez nuen buruan, eta bide batez Zarautzekoa burutik kentzen ahalegindu.

Igerian hasi eta sentsazioak egia esan ez ziren nahi bezalako onak. Pixkanaka erritmoa hartu nuen eta azkenean erditik zertxobait aurrerago irten nintzen. 148. postuan 12'45''ko denborarekin (GPS berriaren arabera 354 brazada jejeje)



Bizikletan oso indartsu sentitu nintzen hasieratik. 93. partzialik onena egin nuen, 39'35'' eta bataz besteko abiadura 33,6Km/h!!! Txundituta geratu nintzen lasterketa amaitu eta GPSan hori ikusi nuenean. Kontutan hartuta ibilbidea nahiko aldapatxua zela....Oso gustura!



Azkeneko trantsizioa sekula baino azkarrago egin nuen (29 segundu. Irabazleak 26 segundu behar izan zituen). Joan etorriko ibilbidea zen, erdia goruntz eta beste erdia beruntz noski! Lehenengo kilometroa biziegi egin nuen eta ondorengo bietan erritmoa jeitsi beharra izan nuen. Ibilbidearen erdira iritsi eta beherakoan berriz "egan" egin nuela esan dezaket. Asko disfrutatu nuen. Azkenean 104. partzialik onena eginez 18'42'' behar izan nituen bataz beste 3'58''an egin nuela kilometroa.

1km 3'51''
2km 4'25''
3km 4'11'
4km 3'49''
4,7km 3'26''

Azkenean 1h11'02'' behar izan nuen lasterketa amaitzeko eta 103. postuan amaitu nuen helmugaratu giñen 345tik. Oso oso pozik!!

Taldezka 14/45 amaitzea lortu genuen Pio, Tili eta nire denborei esker.